Zurekin gardentasuna, geure buruarekin onestasuna
1.2.3. Zer da baztertutako lanbidea?
1.2.4. Zer da osasunari buruzko galde-sorta?
1.2.5. Zer gertatzen da galde-sorta gainditzen ez badut?
1.2.7. Zer gertatzen da nire lan-baldintzak aldatzen badira asegurua kontratatu ondoren?
1.2.8. Ba al dago iraunkortasunik?
1.2.9. Adinak ba al du eraginik prezioan?
1.5. Nola erabiltzen da asegurua?
1.5.1. Nola eman behar dut parte?
1.5.2. Zer dokumentazio behar dut parte emateko?
1.5.3. Zenbat iraun dezake nire bajak?
1.5.5. Nire baja luzatu egingo da konplikazio bat sortu delako; zer egin behar dut?
1.5.6. Nola kobratuko dut nire baja?
1.5.7. Kobra al dezaket nire baja amaitu aurretik?
1.5.8. Ukatu egin didazue prestazioa, nola erreklama dezaket?
Galdera ohikoenek badute erantzuna
- Laneko baja-asegurua
- Zer da?
- Zer da laneko baja-asegurua?
Prestazio ekonomikoa bermatzen dizun aseguru bat da. Zure ohiko lana egitea eragozten dizun aldi baterako lanerako ezintasun osoa (laneko baja) pairatzen baduzu aplikatzen da. Ezintasuna istripuaren edo gaixotasunaren ondorioz sor liteke, inolako bereizketarik egin gabe. Prestazioa aseguratu duzun zenbatekoaren arabera aldatuko da.
- Zer da laneko baja-asegurua?
- Kontratazioa
- Nork kontrata dezake?
Autonomo gisa alta emanda egon beharko duzu (RETA erregimena) eta 16 urtetik 65 urtera bitarte izan beharko dituzu.
- Zer da frankizia?
Frankizia guk ematen dizugun aukera bat da zure asegurua zertxobait merkeagoa izatea nahi baduzu. Zuk aukera dezakezu frankizia sartzea ala ez, edota 7, 15 edo 30 egun sartzea. Nola funtzionatzen du? Esate baterako, 7 egun sartzea aukeratu baduzu, horrek esan nahi du 7 egunetik beherako bajen kasuan ez duzula ezer kobratuko. Baja 7 egunetik gorakoa bada, zazpigarren egunetik aurrera hasiko zara prestazioa jasotzen.
- Zer da baztertutako lanbidea?
Aseguratzaileok estatistiketan oinarrituta lan egiten dugu, eta estatistikek adierazten dute lan batzuek istripua edo gaixotasuna pairatzeko oso arrisku handia dutela. Lanbide mota horiek ez dira gure estaldura estandarraren barnean sartzen. Dena den, doako telefono-zenbakira (900 103 057) dei diezagukezu eta zure lan motara egokitzen den aseguru bat eskaintzeko aukerarik ba ote dugun azter dezakegu.
- Zer da osasunari buruzko galde-sorta?
Zure asegurua sinatu aurretik osasunari buruz egiten den aitorpen bat da. Galde-sorta horri esker azter dezakegu zer arrisku dagoen kontratatzerakoan, baina medikuarenera joan behar izango bazenu baino modu sinpleago batean. Dokumentu hori garrantzitsua da, eta legezko balioa du; horregatik, zure asegurua sinatzerakoan informazio garrantzitsuren bat ez baduzu aipatzen, aseguruak ez du ondoriorik izango.
- Zer gertatzen da galde-sorta gainditzen ez badut?
Zure erantzunen arabera, hainbat egoera sor daitezke.
● Litekeena da asegurua egiteko aukera izatea, baina esklusio batzuekin. Kasu horretan, ondo iruditzen bazaizu, zure prozesua amai dezakezu eta asegurua kontrata dezakezu.
● Litekeena da guk zalantza batzuk izatea eta dokumentazio gehigarria behar izatea kontratazioa amaitzeko. Kasu horretan, telefono bidez jarraitu beharko duzu prozesua, 900 103 057 telefono-zenbakira deituta.
● Litekeena da zu aseguratzeko aukerarik ez izatea. Dena den, gure doako telefonora dei diezagukezu eta arazoa konpon ote dezakegun ikus dezakegu. - Nola ordain dezaket?
Gure aseguruak banku-txartelaren bitartez (kreditu-txartela edo zordunketa-txartela) edo helbideratuz ordain daitezke. Modalitatea edozein izanda ere, ordainketa zatikatu nahi ote duzun aukeratu ahal izango duzu:
● Hilean behin (ez dago eskuragarri hilabete bakoitzeko 50€-tik beherako ordainketetarako)
● Hiru hilean behin
● Sei hilean behin
● Urtean behin
Zenbat eta ordainketa gutxiago aukeratu urtean, orduan eta deskontu gehiago izango dituzu zure aseguruaren azken prezioan. - Zer gertatzen da nire lan-baldintzak aldatzen badira asegurua kontratatu ondoren?
Zure baldintzetakoren bat aldatzen bada (adibidez, autonomo izateari utzi eta erregimen orokorrera igarotzen bazara), jakinarazi egin beharko diguzu. Kasu horretan, deituko dizugu zure aseguruaren baldintzak birformulatzeko, prezioa eta estaldura aldatu egingo baitira.
- Ba al dago iraunkortasunik?
Gure asegururen bat kontratatzen duzunean, urtebeteko indarraldiarekin egiten duzu, eta berritzen duzunean ere bai. Badaude salbuespen batzuk. Adibidez, zure lanbide-egoera aldatzen bada (besteren kontura lan egiteari utzi eta norberaren kontura lan egiten hasten bazara edo alderantziz), edo langabezia-egoerara edo erretiro-egoerara igarotzen bazara, jakinarazi egin beharko diguzu zure kontratua ezerezteko. Zure kasua berrikusitakoan, aseguruaren zati proportzionala –ordaindu duzuna, baina kontsumituko ez duzuna– itzuliko dizugu.
- Adinak ba al du eraginik prezioan?
Bai. Zure aseguruaren azken prezioa zehazten duen aldagaietako bat da adina. Baina ez da aldagai bakarra, zure pisuak, garaierak edo lanbideak ere izango dute eragina.
- Osasun-arazoren bat badut, estaliko al dit polizak?
Ezer baino lehen zure egoera aztertu beharko dugu. Zure kasua berrikusitakoan, batzuetan estali ahal izango dugu zure osasun-arazoa, baina beste batzuetan zure polizatik kanpo utzi beharko dugu.
- Automatikoki eta baldintza berekin berritzen al da?
Zure asegurua automatikoki berritzen da kontrakorik adierazten ez badiguzu. Hori bai, zure aseguruaren prezioa alda daiteke urte batetik bestera.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
- Baremoa ezarrita daukan asegurua al da?
Ez, kontratatzen duzuna da daukazuna. Beste aseguru batzuk ez bezala, bajan egoten zaren egun bakoitzeko, aseguratu duzun zenbatekoa oso-osorik ordainduko dizugu zure lanbide-jardueran hasteko eguna iritsi arte.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Laneko baja baten aurrean estaltzen zaitugu, bai baja istripuaren ondorioz hartzen baduzu (lanekoa izan ala ez), bai beste edozein gaixotasun motaren ondorioz hartzen baduzu. Era berean, aseguru askok kanpo uzten dituzten patologiak ere barne hartzen dira, hala nola bizkarreko, ikusmeneko, entzumeneko eta hortzetako patologiak. Gainera, nahasmendu mentalen eta psikiatrikoen kasuan estalita egongo zara, baldin eta nahasmendu horiek zu ospitaleratzea eskatzen badute. Eta kirola modu ez-profesionalean egiten baduzu ere estalita egongo zara.
- Noiz jartzen da martxan nire asegurua?
Zure asegurua kontratatzen duzun unetik eta zure poliza digitalki sinatzen duzun unetik aurrera jartzen da indarrean. Une horretatik aurrera estalita egongo zara.
- Ba al dago gabeziarik?
Aseguru honek ez dauka gabeziarik, haurdunaldiarekin, erditzearekin eta erditze ondokoarekin lotutako gaixotasunen kasuan izan ezik. Kasu horietan, eskatzen den gabezia 12 hilabetekoa da. Hau da, egoera horrengatik laneko bajaren estaldurarako edo erditzeagatiko prestaziorako eskubidea izateko, urtebete baino gehiago eraman beharko duzu gurekin.
- Zer dira esklusioak?
Zure aseguruak estaltzen ez dituen egoera berezi guztiak dira. Kasu honetan honako hauek izango lirateke:
● Zerbitzu medikoak eta kirurgikoak eskaintzea.
● Laguntza medikoaren eta farmazeutikoaren gastuak ordaintzea.
● Asegurua kontratatu zen dataren aurreko osasun-alterazioak (kronikoak izan ala ez), baita lesioak edo akatsak ere.
● Abortua eta amatasun-bajak irauten duen bitartean osasun-egoeran izandako edozein alterazio.
● Estresak eragindako nahasmenduak eta ospitaleratu gabeko beste nahasmenduak mental.
● HIESa eta GIBak eragindako gaixotasunak.
● Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromea.
● Gerra zibilaren edo nazioarteko gerraren ondoriozko osasun-alterazioak.
● Energia atomikoak edo nuklearrak eragindako alterazioak, salbu eta tratamendu medikoaren ondoriozko sekuela bada.
● Ofizialki aitortutako epidemiak eta/edo pandemiak eta ofizialki hondamenezkotzat hartutako arrisku guztiak.
● Edari alkoholdunak hartzeak eragindako gaixotasunak edo istripuak.
● Toxikomania eta suizidio-saioa.
● Ekintza medikoek edo aseguratuaren borondatezko tratamenduek eragindako osasun-alterazioak, baldin eta alterazio horien jatorria ez bada gaixotasuna edo istripua.
● Profesionalki egindako kirolek eragindako istripuak eta gaixotasunak.
● Aipatutako esklusioen sekuelak, gaizkiagotzeak, ondorioak, konplikazioak eta tratamendu espezifikoak. - Amatasuna estaltzen al du?
Amatasunaren kasuan prestazio bakar bat ematen dugu erditze bakoitzeko; izan ere, amatasun-egoerak irauten duen bitartean zure lanbide-jarduera eten egiten denez, ez luke zentzu handirik izango laneko baja-aseguru bat izateak. Dena den, haurdunaldiarekin lotutako gaixotasunetik eta erditzearen ondorioz sor litezkeen konplikazioetatik eratorritako laneko baja-prozesuen kasuan estalita egongo zara. Kasu horretan, 12 hilabeteko gabezia izango zenuke. Hori horrela da iruzurrak saihestu ahal izateko.
- Atzerrian estaltzen al nau?
Ez du axola non gaixotu zaren edo zure istripua non izan duzun, gure aseguruak mundu osoan estaltzen du.
- Baremoa ezarrita daukan asegurua al da?
- Zerga-abantailak (edo aseguru mota honen fiskalitatea)
- Desgraba al dezaket asegurua?
Bai, aseguru honek eragindako gastuak ken ditzakezu, dauzkazun gainerako osasun-zerbitzuak bezalaxe. Desgrabatu ahal izango duzu, baldin eta zuzeneko estimazioa dela medio jarduera ekonomikoarengatik PFEZn zergak ordaintzen dituen autonomoa bazara; gastu hori kengarria da, 500 € gehienez ere. Kenketa hori egin daiteke egungo zerga-araudiarekin. Guk ez dugu inolako erantzukizunik izango araudi hori aldatzen bada.
- Non ikus ditzaket nire ordainagiriak?
Zure ordainagiri guztiak eskuragarri daude bezeroentzako eremuan. Eremu horretatik deskargatu ahal izango duzu pdf formatuan, baita zure poliza ere.
- Desgraba al dezaket asegurua?
- Nola erabiltzen da asegurua?
- Nola eman behar dut parte?
Istripuaren edo gaixotasunaren kasuan 7 egun igaro baino lehen jakinarazi beharko diguzu. Email bidez edo doako telefonora deituta (900 103 057) jakinaraz diezagukezu.
Ondoren, izapideak egiteko, atera argazki bat zure baja-parteari eta bidali email bidez siniestroscentral@previsionmallorquina.com helbidera edo igo bezeroentzako eremura.
Ahaleginak egin argazkian datu guztiak ondo ikus daitezen, bestela ez baitu balio izango. - Zer dokumentazio behar dut parte emateko?
Saiatu bajarekin zerikusia duen eta eskura daukazun dokumentazio oro bidaltzen. Horrela ez dizugu ezer eskatu beharko eta dena azkarragoa izango da. Dena den, honako hau da behar dugun gutxieneko dokumentazioa:
● Gizarte Segurantzaren baja-partea edo aseguru-etxeak emandako ezbehar-jakinarazpena.
● Lehen asistentziako txostenak edo ospitaleko alta, hala badagokio.
● Ezbeharrari buruzko txosten medikoak (proba diagnostikoak, deribazioak, bilakaerari buruzko txostenak, eta abar)
● Gizarte Segurantzaren alta-partea edo aseguru-etxeak emandako dokumentua. - Zenbat iraun dezake nire bajak?
Laneko baja eragin duen prozesua estaltzeko gehieneko denbora 365 egunekoa izango da. Denbora hori igaro ondoren, ez zenuke prestazioa jasoko; izan ere, guk uste dugu zure bajak ez lukeela aldi baterakoa izan behar, iraunkorra baizik.
- Zenbat denbora igarotzen da nire bajaren berri ematen dudanetik kudeaketak egiten hasten zareten arte? denbora asko behar izaten al duzue nire baja-prozesuari buruz erantzuteko?
Ezbeharraren berri ematen diguzun egun berean hasiko gara ezbeharra kudeatzen. Hurrengo egunetan zurekin harremanetan jarriko gara ezbeharra nola kudeatu behar duzun esateko eta izan dezakezun edozein zalantza argitzeko.
- Nire baja luzatu egingo da konplikazio bat sortu delako; zer egin behar dut?
Ezbeharrak irauten duen bitartean, prestazioen alorreko gure langileek lagunduko dizute. Horregatik, denbora horretan aparteko zirkunstantziaren bat gertatzen bada, nahikoa izango da beharrezkoa den dokumentazioa guri bidaltzearekin, eta guk kudeatuko dugu.
- Nola kobratuko dut nire baja?
Bajaren kalte-ordaina banku-transferentziaren bitartez ordainduko da nagusiki, baina kasuren batean txeke izenduna edo ordaindukoaren bitartez egindako ordainketa ere erabiltzen dugu.
- Kobra al dezaket nire baja amaitu aurretik?
Gehien behar duzunean egotea gustatzen zaigu. Horregatik, zure baja iraupen luzekoa bada (bi hilabete baino gehiago), aurrerakin bat eman ahal izango dizugu azken kalte-ordainaren kontura. Horrela, lanik egin ezin duzun bitartean diru-sarrera batzuk izango dituzu.
- Ukatu egin didazue prestazioa, nola erreklama dezaket?
Guk hartutako erabakiarekin ados ez bazaude eta erreklamatu behar baduzu, Bezeroari arreta emateko gure Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango zara.
● Telefono-zenbakia: 900 103 057, astelehenetik ostegunera bitarteko ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ostiraletan 08:30etik 14:30era.
● Emaila: sac@previsionmallorquina.com
● Edo zuzenean sar zaitezke Bezeroentzako Eremuan eta erreklamazioa egin dezakezu. - Errore bat dago nire prozesuan, nola konpon dezaket?
Zure kontratazio-prozesuan errore bat sortzen bada (orria ez da kargatzen, adibidez), nahikoa da fitxa ixtearekin eta berriro sartzearekin. Zure eskaintza berreskuratu ahal izango duzu eta geratu zaren prozesuaren zatira itzuli ahal izango zara.
Dena den, anomaliak jarraitzen badu, Bezeroei Arreta emateko gure doako telefonora dei dezakezu: 900 103 057
- Nola eman behar dut parte?
- Zer da?
- Ospitaleratze-asegurua
- Zer da?
- Zer da ospitaleratze-asegurua?
24 ordutik gorako segidako ospitaleratze-egun bakoitzeko kalte-ordaina bermatzen dizun aseguru bat da. Osasun-zentro batean, klinika batean edo ospitale batean egon zaitezke ospitaleratuta, eta ospitaleratzeko kausak gaixotasuna nahiz istripua izan daitezke, inolako bereizketarik egin gabe. Kalte-ordaina aseguratu duzun zenbatekoaren arabera aldatuko da.
- Zer da ospitaleratze-asegurua?
- Kontratazioa
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Nork kontrata dezake?
Aseguru hau ospitaleratzeagatiko estaldura bat nahi duen eta 5 urtetik 60 urtera bitarte dituen edozein pertsonak kontrata dezake.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Zer da ebakuntzagatiko prestazioa eta nola kalkulatzen da?
Zure ospitaleratze-aseguruaren osagarri bat da, aukera batzuetan azaltzen dena. Kalte-ordain bakar bat da, baldin eta ebakuntzaren bat egin behar badizute. Kalte-ordaina kalkulatzeko, aseguratutako zenbatekoa hartzen dugu oinarritzat eta kalte-ordainen taulak ezartzen duen milakoarekin biderkatzen dugu. Adibidez, zure estalduraren zenbatekoa 6.000€ bada eta diskoko hernia baten ebakuntza egiten badizute (taulan 250 gisa azaltzen da), 6000*(250/1000)= 1500€ kobratuko zenituzke. Prestazio hori estaltzeko, 3 hilabeteko gabezia eskatuko dizugu baldin eta gaixotasunarengatik bada; istripuaren kasuan, aldiz, berehalakoa da.
- Zer da ZIUagatiko prestazioa?
Zure ospitaleratze-aseguruaren osagarri bat da, kontratazio-aukera batzuetan eskuragarri dagoena. Zainketa Intentsiboetako Unitate batean ematen duzun egun bakoitzeko, zenbateko osagarri bat jasoko duzu, betiere 24 ordutik gorako epe bat eta gehienez ere 20 egun ematen badituzu bertan.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Istripuaren ondoriozko (lanekoa izan ala ez), nahiz gaixotasunaren ondoriozko ospitaleratze baten aurrean estaltzen zaitugu.
- Ba al dago gabeziarik?
Aseguruak ez dauka gabeziarik istripuagatiko ospitaleratzearen kasuan. Ospitaleratzea gaixotasun batengatik bada, gabezia 3 hilekoa da. Hau da, laneko bajaren estaldurarako eskubidea izateko, gutxienez hiru hilabete eraman beharko dituzu gurekin.
- Zer dira esklusioak?
Zure aseguruak estaltzen ez dituen egoera berezi guztiak dira. Kasu honetan honako hauek dira:
● Zerbitzu medikoak eta kirurgikoak eskaintzea.
● Laguntza medikoaren eta farmazeutikoaren gastuak ordaintzea.
Gainera, honako egoera hauek eragindako ospitaleratzeak kanpo geratzen dira:
● Asegurua kontratatu zen dataren aurreko osasun-alterazioak (kronikoak izan ala ez), baita lesioak edo akatsak ere.
● Asegurua kontratatu aurreko osasun-alterazio, lesio edo akats guztiak, baldin eta lehenengo zeinuak gabealdian ezagutzen badira, nahiz eta azterketa-fasean egon.
● Profesionalki egiten duzun kirol oro edo Kirol Federazioren batean izena emana baduzu eta kirol-lehiaketan parte hartzen baduzu.
● Gaixotasun eta/edo nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak, estresa barne.
● HIESa eta GIBak eragindako gaixotasunak.
● Edari alkoholdunak hartzea, toxikomania edo suizidio-saioa, baita horien sekuelak ere.
● Haurdunaldia, abortua edo erditzea, baita horien sekuelak ere.
● Nerbio-sistema zentralaren endekapen-gaixotasunak.
● Aldizkako azterketa eta tratamendu medikoak, txekeoak eta egonaldiak zahar-egoitzetan, geriatrikoetan, bainuetxeetan edo antzeko jarduerak egiten dituzten zentroetan.
● Kirurgia plastikoa edo konpontzailea, salbu eta asegurua indarrean dagoen bitartean izandako istripu batek eragindako kaltea konpontzeko beharrezkoak diren ebakuntzak.
● Argaltzeko tratamenduak, esterilizazioak, ugalkortasun-programak eta intseminazio artifizialeko programak.
● Aipatutako esklusioen sekuelak, gaizkiagotzeak, ondorioak, konplikazioak eta tratamendu espezifikoak. - Amatasuna estaltzen al du?
Ez. Aseguru honen esklusioen artean haurdunaldia, abortua eta erditzea daude, baita haien ondorioak eta sekuelak ere.
- Zer da ebakuntzagatiko prestazioa eta nola kalkulatzen da?
- Zer da?
- Gaixotasun larrien asegurua
- Zer da?
- Zer da gaixotasun larrien asegurua?
Adierazi dugun gaixotasun larriren baten ondorioz bajan ematen duzun egun bakoitzeko (aldi baterako lanerako ezintasun osoa) jasoko duzun prestazio bat da.
- Zein dira gaixotasun larriak?
Honako hau da gaixotasun larrien zerrenda:
● Miokardio-infartua.
● Minbizia edo neoplasia gaiztoa.
● Giltzurrun-gutxiegitasun kroniko itzulezina.
● Bizi-organoen transplantea.
● Esklerosi anizkoitza.
● Arteria koronarioen kirurgia.
● Garuneko istripu baskularrak.
● Parkinsona.
● Hirugarren mailako erredura larriak.
● Bihotz-balbulak ordeztea.
- Zer da gaixotasun larrien asegurua?
- Kontratazioa
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Nork kontrata dezake?
Aseguru hau jende guztiarentzat da, baina bereziki autonomoentzat eta lanbide liberaletarako diseinatu da. 16 urtetik 60 urtera bitarte kontrata daiteke.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Ba al dago gabeziaren bat aseguru honetarako?
Bi hilabeteko gabezia dago. Hau da, zuk prozesu diagnostikoari ekin aurretik, gutxienez bi hilabete eraman beharko duzu gurekin.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Larritzat hartu ditugun gaixotasunetako batek eragindako laneko baja baten aurrean estalita egongo zara.
- Zer dira esklusioak?
Zure aseguruak estaltzen ez dituen egoera berezi guztiak dira. Kasu honetan honako hauek izango lirateke:
● Gaixotasun larrien barnean sartuta ez dauden osasun-alterazio guztiak.
● Gaixotasun larria behin betiko eta lehenengo aldiz diagnostikatzen den egunaren aurreko aldi baterako ezintasun-denboraldiak.
● Aurretik izatea. Hau da, osasun-alterazioak (kronikoak izan ala ez), lesioak edo akatsak izatea eta lehenengo zeinuak asegurua kontratatu aurretik azaldu izana.
● HIESak eragindako gaixotasunak.
● Terrorismoak eragindako osasun-alterazioak.
● Energia atomikoak edo nuklearrak eragindako alterazioak, salbu eta tratamendu medikoaren ondoriozkoa bada.
● Edari alkoholdunak hartzeak zuzenean edo zeharka eragindako gaixotasunak edo istripuak.
● Toxikomania eta suizidio-saioa, haien ondorioak eta sekuelak.
● Borondatezko tratamenduak egitearen ondoriozko osasun-alterazioak, baldin eta alterazio horien jatorria ez bada gaixotasuna edo istripua.
● Aipatutako esklusioen sekuelak, gaizkiagotzeak, ondorioak, konplikazioak eta tratamendu espezifikoak.
- Ba al dago gabeziaren bat aseguru honetarako?
- Zer da?
- Guardia medikoen asegurua
- Zer da?
- Zer da guardia medikoen asegurua?
Bereziki ospitaleko medikuentzat diseinatutako aseguru bat da. Zentro publiko edo pribatuetan lan egiten duten medikuentzat, baldin eta mediku horiek jasotzen dituzten diru-sarreren zati garrantzitsu bat egindako guardiako txandetatik badator. Bajan egoteagatik (gaixotasunagatik edo istripuagatik) galtzen duzun guardiako txanda bakoitzeko prestazio bat bermatzen du aseguruak.
- Zer da guardia medikoen asegurua?
- Kontratazioa
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Nork kontrata dezake?
Ospitale publikoetako nahiz pribatuetako edozein medikuk. Ospitalean lan egiten duen 54 urtera bitarteko edozein medikuk. 2022ko urtarriletik aurrera kolektiboetarako soilik saltzen den produktua.
- Bateragarria al da beste aseguru batzuekin?
Erabat bateragarria da beste aseguratzaile batzuekin kontratatuta dauzkazun arlo bereko beste aseguru batzuekin. Gizarte Segurantzako erregimen desberdinetako estaldurekin ere bateragarria da.
- Frankizia ere barne hartzen al du?
Bai, aseguruak 3 eguneko frankizia barne hartzen du. Horrenbestez, laneko bajan bazaude, asegurua hirugarren egunetik aurrera hasiko da zure guardiak estaltzen.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Ba al dago gabeziaren bat aseguru honetarako?
Ez dago gabealdirik. Asegurua kontratatzen duzunetik egongo zara estalita.
- Zenbat guardia estaltzen ditu?
Gehienez ere guardia medikoko 8 txanda bermatzen ditugu hilean.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Laneko baja baten ondorioz egin ezin dituzun guardia medikoak estaltzen ditugu. Ez du axola bajaren kausa gaixotasun bat edo istripu bat izatea, beti egongo zara aseguratuta.
- Zer dira esklusioak?
Zure aseguruak estaltzen ez dituen egoera berezi guztiak dira. Kasu honetan honako hauek izango lirateke:
● Zerbitzu medikoak eta kirurgikoak eskaintzea.
● Laguntza medikoaren eta farmazeutikoaren gastuak ordaintzea.
● Aurretik izatea. Hau da, osasun-alterazioak (kronikoak izan ala ez), lesioak edo akatsak izatea eta lehenengo zeinuak asegurua kontratatu aurretik azaldu izana.
● Gerra zibilaren edo nazioarteko gerraren ondoriozko osasun-alterazioak.
● Energia atomikoak edo nuklearrak eragindako alterazioak, salbu eta tratamendu medikoaren ondoriozko sekuela bada.
● Ofizialki aitortutako epidemiak eta ofizialki hondamenezkotzat hartutako arrisku guztiak.
● Toxikomania eta suizidio-saioa, haien ondorioak eta sekuelak.
● Edozein kirol mota modu profesionalean egiteak eragindakoak.
● Mozkorkeria, haren ondorioak eta sekuelak.
● Soilik mina agertzen duten eta proba diagnostikoen bitartez modu objektiboan egiaztatu ezin diren prozesu patologikoak.
● Gaixotasun eta nahasmendu mentalak, baita estresak eragindako depresioak edo gaixotasunak ere.
● HIESak eragindako gaixotasunak.
● Nerbio-sistema zentralaren gaixotasun hereditarioak eta endekapen-gaixotasunak.
● Haurdunaldia, abortua edo erditzea, baita horien sekuelak ere.
● Borondatezko tratamenduak egitearen ondoriozko osasun-alterazioak, baldin eta alterazio horien jatorria ez bada gaixotasuna edo istripua.
● Aipatutako esklusioen sekuelak, gaizkiagotzeak, ondorioak, konplikazioak eta tratamendu espezifikoak.
- Ba al dago gabeziaren bat aseguru honetarako?
- Zer da?
- Ehorzketa-asegurua
- Zer da?
- Zer da ehorzketa-asegurua?
Hileta-zerbitzuaren gastuen estaldura bermatzen dizun asegurua da.
- Zer da ehorzketa-asegurua?
- Kontratazioa
- Nork kontrata dezake?
70 urtera arteko edozein pertsonak.
- Adinak ba al du eraginik prezioan?
Bai, zure tarifa handiagoa izango da zure asegurua kontratatzen duzun adinaren arabera, eta urte bakoitzean ordaindu behar duzuna berdindu eta doitu egingo da.
- Kontrata al dezaket asegurua nire jabetzako horma-hilobi bat badaukat?
Bai, jakina, kontrata dezakezu asegurua jabetzako horma-hilobi bat eduki ala ez, horma-hilobia irekitzeko eta ixteko estaldura izango baituzu horrela.
- Zer da aseguru-eskabidea?
Aseguru-eskabidea dokumentu garrantzitsu bat da, eta legezko balioa du; horregatik, zure asegurua sinatzerakoan informazio garrantzitsuren bat ez baduzu aipatzen, aseguruak ez du ondoriorik izango. Eskabidearen galde-sortako galderak oso oinarrizkoak dira, eta osasun-egoerari buruzko galdera bat bakarrik dago, asegurua kontratatzerakoan gaixotasun larriren bat duzun edo izan duzun jakiteko.
- Zer gertatzen da nire aseguru-eskabidea egokia ez bada?
Arraroa da zu aseguratzeko aukerarik ez izatea, 70 urte baino gehiago badituzu soilik ezin izango zaitugu aseguratu. Dena den, bezeroei arreta emateko gure zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango zara zuregatik zer egin dezakegun ikusteko.
- Ba al daukat iraunkortasunik?
Asegurua hilekoa da eta automatikoki berritzen da, zuk ezer egin beharrik izan gabe. Uneren batean joatea erabakitzen baduzu, hilabete lehenago jakinarazi beharko diguzu.
- Nola ordain dezaket?
Gure ehorzketa-asegurua banku-helbideratzearen bitartez ordain daiteke. Nahi izanez gero, zure hileko ordainketak elkartu ahal izango dituzu:
● Hilean behin
● Hiru hilean behin
● Sei hilean behin
● Urtean behin
Ez dugu errekargurik aplikatzen ordainketa zatikatzeagatik.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Ehorzketa-aseguruak aseguratutako kapitalaren zenbatekoaren arabera kontratatutako hileta-zerbitzua ematea estaltzen du. Kontratatutako zerbitzuen kostua aldatu egingo da zerbitzuak ematen diren eremuaren arabera.
- Aukera al dezaket ehorztea ala erraustea?
Horixe baietz, aukera bata ala bestea hauta dezakezu, biak daude estalita.
- Ba al dago gabeziarik?
Aseguru honek ez dauka gabeziarik.
- Zer gertatzen da ehorzketa heriotza gertatu den lekua ez den beste leku batean baldin bada?
Gure aseguruak estatu osoan estaltzen du. Hortaz, heriotza Espainian gertatu bada, gu arduratuko gara gorpua ehorzketa lekuraino eramateaz.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
- Nola erabiltzen da asegurua?
- Nola jartzen da martxan asegurua?
Heriotzaren kasuan, ahaideek Laguntza Pertsonaleko telefono bat edukiko dute eskura. Telefono hori jardunean egongo da 24 orduz, 365 egunetan.
Deitzean argibide zehatzak jasoko dituzte hileta-zerbitzuak egiteko. - Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?
Poliza-zenbakia besterik ez da eduki behar eskura.
Hori bai, ezinbesteko kausak direla medio ezin bada zerbitzua eman, guk ordainduko dugu aseguratutako kapitala. Kasu horretan, ordaindutako zerbitzuek eragindako gastuaren egiaztagiriak eska diezazkizukegu.
- Nola jartzen da martxan asegurua?
- Zer da?
- Istripuagatiko ospitaleratze-asegurua
- Zer da?
- Zer da istripuagatiko ospitaleratze-asegurua?
24 ordutik gorako segidako ospitaleratze-egun bakoitzeko kalte-ordaina bermatzen dizun aseguru bat da, baldin eta istripu batek (lanekoa izan ala ez) eragindako lesio baten ondoriozkoa bada ospitaleratze hori. Osasun-zentro batean, klinika batean edo ospitale batean egon zaitezke ospitaleratuta.
- Zer da istripuagatiko ospitaleratze-asegurua?
- Kontratazioa
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Nork kontrata dezake?
Aseguru hau ospitaleratzeagatiko estaldura bat nahi duen eta 5 urtetik 70 urtera bitarte dituen edozein pertsonak kontrata dezake.
- Ba al dago frankiziarik?
Aseguru honek frankiziarik ez duenez, lehenengo unetik jasoko duzu zure prestazioa.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Istripuak (lanekoa ala ez) eragindako lesioagatiko ospitaleratze baten aurrean estaltzen zaitugu.
- Ba al dago gabeziarik?
Ez. Aseguru honek ez dauka inolako gabeziarik. Istripuaren kasuan, ez dizugu eskatuko aseguru-etxean denborarik ematea.
- Zer dira esklusioak?
SZure aseguruak estaltzen ez dituen egoera berezi guztiak dira. Kasu horretan, guk zerbitzu medikoak eta kirurgikoak ematen ditugun edo laguntza medikoaren eta farmazeutikoaren gastuak ordaintzen ditugun egoerak izango lirateke. Gainera, honako egoera hauek eragindako ospitaleratzeak kanpo geratzen dira:
● Istriputzat hartzen ez diren osasun-alterazioak.
● Jatorri traumatikoa ez duten edozein motatako gaixotasunak: tendoien, meniskoen eta abarren endekapen-hausturak, prozesu baskularrak, hala nola miokardio-infartua, edozein motatako herniak, bizkarreko prozesuak, lan-istriputzat hartzen badira ere.
● Kirola modu profesionalean egiteagatik izandako lesioak edo istripuak.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
- Zer da?
- Plus it ospitaleratze-asegurua
- Zer da?
- Zer da plus it ospitaleratze-asegurua?
Zure tratamendu osoan, hau da, ospitaleratzen zarenetik alta hartu arte, diru-sarrera batzuk bermatzen dizkizun aseguru bat da. Asegurua abian jartzen da ospitaleratzen bazaituzte, 24 ordutik gorako segidako ospitaleratze-egun bakoitzeko kalte-ordain bat ematen dizute. Baina, gainera, susperraldi-prozesua estaltzen dizu; horrez gain, konpentsazio bat jasoko duzu ospitaleratu ondoren laneko bajan emandako egun bakoitzeko. Bi estaldura horiek ez dute elkar estaltzen.
- Zer da plus it ospitaleratze-asegurua?
- Kontratazioa
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Nork kontrata dezake?
Aseguru hori 16 urtetik 65 urtera bitarte dituzten autonomoentzat da soilik.
- Ba al dago frankiziarik?
Produktu honek inolako frankiziarik ez daukanez, lehenengo ospitaleratze-egunetik aurrera kobratuko duzu.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Ospitaleratze baten eta susperraldiak irauten duen denboraren aurrean estaltzen zaitugu laneko bajan zauden bitartean. Eta ez du axola zu ospitaleratzearen arrazoia istripu bat edo gaixotasun bat izan den, beti egongo zara estalita.
- Noiz hasten da nire asegurua ni estaltzen?
Zure asegurua ospitaleratze-kasuan jarriko da martxan. Laneko baja ospitaleratu gabe hartzen baduzu, ez zara estalita egongo.
- Ba al dago gabeziarik?
Istripuaren ondoriozko ospitaleratzearen kasuan, aseguruak ez dauka gabeziarik. Ospitaleratzea gaixotasun baten ondorioz bada, gabezia 3 hilekoa da. Beste hitz batzuetan esanda, aseguru honekin hiru hilabete baino gehiago eraman beharko dituzu gaixotasunaren kasuan guk estali ahal izateko.
- Zer da ebakuntzagatiko prestazioa eta nola kalkulatzen da?
Aseguru honen barnean dagoen eta zure prestazioa osatzen duen aukerako estaldura bat da. Kalte-ordain bakar bat da, baldin eta ebakuntzaren bat egin behar badizute. Kalte-ordaina kalkulatzeko, aseguratutako zenbatekoa hartzen dugu oinarritzat eta kalte-ordainen taulak ezartzen duen milakoarekin biderkatzen dugu. Adibidez, zure estalduraren zenbatekoa 6.000€ bada eta diskoko hernia baten ebakuntza egiten badizute (taulan 250 gisa azaltzen da), 6000*(250/1000)= 1500€ kobratuko zenituzke.
Prestazio hori estaltzeko, 3 hilabeteko gabezia eskatuko dizugu baldin eta gaixotasunarengatik bada; istripuaren kasuan, aldiz, berehalakoa da. - Zer da ZIUagatiko prestazioa?
Aseguru honen barneko aukerako estaldura bat da. Zainketa Intentsiboetako Unitate batean ematen duzun egun bakoitzeko, zenbateko osagarri bat jasoko duzu, betiere 24 ordutik gorako epe bat eta gehienez ere 20 egun ematen badituzu bertan.
- Ba al dago esklusiorik?
Bai, aseguru honek ez ditu zirkunstantzia batzuk estaltzen.
Ospitaleratzearen kasuan:
● Previsión Mallorquina aseguru-etxeak ematea zerbitzu medikoak eta kirurgikoak.
● Previsión Mallorquina aseguru-etxeak ordaintzea laguntza medikoaren eta farmazeutikoaren gastuak.
● Asegurua kontratatu zen dataren aurreko osasun-alterazioak (kronikoak izan ala ez), baita lesioak edo akatsak ere, edo haien lehenengo zeinuak asegurua kontratatu aurretik azaltzea.
● Haurdunaldia, abortua edo erditzea, baita horien sekuelak ere.
● Estresak eragindako nahasmenduak.
● Gaixotasun edo nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.
● HIESa eta GIBak eragindako gaixotasunak.
● Profesionalki egindako kirolek eragindako istripuak eta gaixotasunak.
● Nerbio-sistema zentralaren endekapen-gaixotasunak.
● Errehabilitaziorako aldizkako azterketa eta tratamendu medikoak.
● Kirurgia plastikoa edo konpontzailea, istripuagatiko premia badago izan ezik.
● Argaltzeko, esterilizatzeko edo intseminazio artifizialeko tratamenduak.
● Edari alkoholdunak hartzeak eragindako gaixotasunak edo istripuak.
● Toxikomania eta suizidio-saioa.
● Aipatutako esklusioen sekuelak, gaizkiagotzeak, ondorioak, konplikazioak eta tratamendu espezifikoak.Aldi baterako ezintasuneko kasuan:
● Ekintza medikoek edo aseguratuaren borondatezko tratamenduek eragindako osasun-alterazioak, baldin eta alterazio horien jatorria ez bada gaixotasuna edo istripua.
● Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromea.
● Edozein lan-jarduera besteren kontura egitea.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
- Zer da?
- Itzulketa-asegurua
- Zer da?
- Zer da itzulketa-asegurua?
Ospitaleko gastu medikoak, ospitalez kanpoko diagnostiko-proba osagarrien gastuak edo biak ordaintzeko pentsatuta dagoen aseguru bat da. Bi modalitate ditu.
● Basic. Diagnostiko-estraospitale-proben gastuak estaltzen ditu bakarrik (oihartzunak, eskanerra, TAC-a, etab….).
● Complet. Ospitale-gastu medikoak estaltzen ditu. Osa dezakezu proba diagnostikoen sartzearekin, kiroletako arriskuko edo jaioberrietako estalduraren.
- Zer da itzulketa-asegurua?
- Kontratazioa
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Nork kontrata dezake?
Aseguru hau 0 urtetik 60 urtera bitarteko edozein pertsonak kontrata dezake eta 70 urterainoko iraunkortasuna dauka.
- Ba al dago frankiziarik?
Bai, % 10eko frankizia dago bai Basic produkturako bai Complet-erako, doan zentroko independenteki, medikoa edo ospitale zentroko fakturaren gainean. 10 eurotik zuk 1 ordainduko duzu eta guk 9, betiere ezarritako gehieneko mugaraino.
- Nork kontrata dezake?
- Zer estaltzen du eta zer gabezia ditu?
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
Ospitale-gastuak itzultzeari dagokionez, aseguruak ekipo medikoarekin, material kirurgikoarekin, medikamentuekin, ZIUarekin, erizaintzarekin, ospitalean bertan medikuek egindako bisitekin, gelarekin eta mantenuarekin lotutako gastuak estaliko ditu. Proba osagarriei dagokienez, estaldura medikuak aginduta egindako probetara egokituko da.
- Ba al dago gabeziarik?
Istripuaren ondoriozko ospitale-gastuak itzultzeko, aseguruak ez dauka gabeziarik. Ospitaleratzea gaixotasun baten ondorioz bada, gabezia 6 hilekoa da. Haurdunaldiaren kasuan, gabezia gehienez ere 10 hilabetera luzatzen da. Epe horiek edozein modalitateri aplikatzen zaizkio.
- Zer da CS24 txartela?
Plus eta Plus Complet modalitateetan eskuragarri dagoen txartel bat da. Txartel horrekin laguntza-zerbitzu baterako sarbidea izango duzu. Zerbitzu horretan 22.000 laguntzailek baino gehiagok jarduten dute, prezioak lehentasunezkoak dira, eta, gainera, aldez aurretik jakingo duzu laguntza bakoitzaren kostua zein den.
- Ba al dago gehieneko estaldura-mugarik?
Proba diagnostikoak itzultzearen kasuan, estaldurak 1.000€-ko gehieneko muga dauka proba bakoitzeko eta urteko gastuen zenbatekoa 5.000€ izango da gehienez ere. Ospitale-gastuak itzultzeari dagokionez, kontrata daitekeen gutxieneko zenbatekoa 5.000€ da eta gehienekoa 60.000€.
- Zein dira jaio berriekiko baldintza bereziak?
Aseguru honen estaldura haurra jaio ondorengo 7 egunetan luzatuko da, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:
● Gurasoek asegurua izatea.
● Amak gutxienez 12 hilabete lehenago alta eman izana aseguruan. - Zer da kirol-estaldura?
Kirola modu profesionalean egiten baduzu edo kirol-lehiaketetan parte hartzen baduzu estalita egon zaitezen pentsatuta dagoen estaldura gehigarria da. Kirola egiteak berekin dakarren arriskua dela medio aseguruaren ohiko prezioa % 50 igotzen da. Oso kasu zehatza denez, gurekin sinatutako esanbidezko itunaren bitartez itxi beharko da.
- Ba al dago esklusiorik?
Bai, aseguruaren modalitate guztiek honako esklusio hauek dituzte:
● Asegurua kontratatu aurretik ikusitako sortzetiko malformazioen, minusbaliotasunen, ezintasun fisikoen edo mentalen, istripuak eragindako lesioen eta gaixotasunen ondoriozko probak eta ospitaleratzea, baita haien guztien ondorioak eta sekuelak ere.
● Hortzak/hortzoiak, hortz-inplantologia, hezur-birsorkuntza, osteointegrazioa, giltzadura tenporomandibularra eta hortzetako eta aurpegiko anomaliak.
● Abortua edo haurdunaldiaren borondatezko etetea eta haien sekuelak.
● Edari alkoholdunak hartzeagatik sortutako gaixotasunak, toxikomania eta droga-mendekotasuna.
● HIESa eta GIBak eragindako gaixotasunak.
● Kirol profesionala egitearen ondoriozko lesioak, espresuki kontratatzen bada izan ezik.
● Gerra zibilaren edo nazioarteko gerraren ondoriozko osasun-alterazioak.
● Energia atomikoak edo nuklearrak eragindako alterazioak, salbu eta tratamendu medikoaren ondoriozko sekuela bada.
● Ofizialki aitortutako epidemiak eta ofizialki hondamenezkotzat hartutako arrisku guztiak.
Complet modalitateari dagokionez, honako esklusio hauek ere gehitu dira:
● Nahasmendu mentalak eta nerbio-sistemaren nahasmenduak.
● Aldizkako azterketak, txekeoak, egonaldiak bainuetxeetan edo egoteko sendategietan.
● Kirurgia plastikoa edo konpontzailea, baldin eta istripu baten ondoriozkoa ez bada.
● Obesitatearen kirurgia eta argaltzeko tratamenduak, baita esterilizazioak edo intseminazio artifiziala ere.
● Protesiak eta pieza anatomimo ortopedikoak. Bihotz-balbulak, taupada-markagailuak, aldaka-protesiak, by pass baskularraren protesia eta barneko protesi traumatologikoak estalita daude.
● Hemodialisia eta dialisi peritoneala.
● Apustuetan, erronketan edo liskarretan parte hartzea, defentsa legitimorako bada izan ezik.
● Nork bere burua zauritzea eta suizidio-saioa.
Basic modalitateari dagokionez, honako esklusio hauek ere kontuan hartzen dira:
● Terapia genetikoko edozein baliabide diagnostiko edo tratamendu.
● Ospitaleratzeak irauten duen bitartean egiten den edozein proba diagnostiko.
● Osasun-teknologiak ebaluatzen dituzten Espainiako agentziek berretsi ez duten edozein proba edo tratamendu esperimental.
- Zein dira aseguruaren estaldurak?
- Nola erabiltzen da asegurua?
Laneko baja-aseguruarekin alderatuta desberdinak diren gaiei erantzungo diegu. Gainerakoak berdinak izango dira.
- Ospitaleratzeagatik edo probengatik aurretik ordaindu behar al dut?
Gastu guztiak zentro egokira harpidetu behar izango dituzu. Gero, zure faktura guri bidaliz gastu horien % 90 ordainduko dizugu osorik, behin frankizia ondorioztatuta. Eta finkatutako maximoraino beti. Complet modalitaterako, kudeaketa egin ahal izateko guri eguraldiarekin abisatuz, gomendatutako gure zentroetako batera igor zaitzakegu, honela gastu guztiekin ibiliz eta horrela zuk frankiziaren zenbatekoa itzuli behar izango zeniguke geroago soilik.
- Ospitaleratzeagatik edo probengatik aurretik ordaindu behar al dut?
- Zer da?
- Bezeroentzako eremuari dagokionez
- Zer egin dezaket bezeroentzako eremutik?
Bezeroentzako eremua kontratatu dituzun aseguruen kudeaketak, eta, behar izanez gero, ezbeharren kudeaketak erraz egin ditzazun pentsatuta dago. Gainera, zure datu pertsonalak editatu ahal izango dituzu, zure kudeatzailearekin harremanetan jar zaitezke edo zuretzat dauden promozio bereziak ikus ditzakezu.
- Non deskarga ditzaket nire ordainagiriak?
“Zure aseguruak” atalean lotura bat aurkituko duzu sortu diren ordainagiriak deskarga ditzazun. Kontratatuta daukazun aseguru mota bakoitzaren arabera bereizita egongo dira.
- Nola berreskura/alda dezaket nire pasahitza?
Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, bezeroentzako eremuan sartu behar duzunean, egin klik “ez dut nire pasahitza gogoratzen” loturaren gainean.
- Nola ireki dezaket ezbehar bat?
Bezeroentzako eremuaren pantaila nagusian zuzeneko lotura aurkituko duzu ezbehar bat irekitzeko. Era berean, ezbeharretarako eremu bat dago; hor ikusi ahal izango duzu ezbeharren zure historikoa eta ezbehar bakoitzaren egoera. Eremu horretan botoi bat aurkituko duzu ezbehar berri bat irekitzeko.
- Zer egin dezaket bezeroentzako eremutik?
- Previsión Mallorquina aseguru-etxeari buruz
- Zer da Previsión Mallorquina?
1969. urtean La Previsión Mallorquina de Seguros SA gisa sortutako aseguratzaile bat gara eta Ekonomia Ministerioaren mendekoa den Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Erakundeen Erregistro Administratiboan (http://www.dgsfp.mineco.es/) inskribatuta gaude C-279 gakoarekin
- Zer da Previsión Mallorquina?