Zure ekonomia ez dagoelako zure osasunaren zain

Lan-bajako asegurua autonomo eta profesionalentzat

Gaixo jartzen bazara edo istripu bat baduzu, ordaindu egiten dizugu lanik egin ezin duzun egun bakoitzeko.

Lasaitasuna


Jaso 1.000€/HILABETE

33 euro baja-egun bakoitzeko

zenbatetik: 30€/HILABETE

Top


Jaso 1.500€/HILABETE

50 baja-egun bakoitzeko

zenbatetik: 45€/HILABETE

Premium


Jaso 2.000€/HILABETE

67 euro baja-egun bakoitzeko

zenbatetik: 60€/HILABETE

Lan-bajako asegurua benetan garrantzitsuaz soilik kezka zaitezen: zure osasunaz

Autonomo eta profesionalentzako lan-bajako gure asegurua bereziki diseinatuta dago zure ekonomiaz kezka ez zaitezenbaja medikoan zauden bitartean.

Izan ere, istripu bat baduzu, lanekoa izan edo ez, edo edozein motatako gaixotasun bat baduzu , eta aldi baterako lan egitea saihesten badizute, prestazio bat jasoko duzu baja-egun bakoitzeko.

Gainera, aseguru malgua denez, egun bakoitzeko jaso nahi duzun diru-kopurua pertsonalizatu ahalko duzu, edo frankizia bat gehitu nahi baduzu, prezioa gehiago doitzeko.

Ezagutu merkatuko lan-bajagatik aseguru konpletoenetako bat. Previsión Mallorquina etxean uste dugulako gehien behar duzunean letra txikiaren atzean ezkutatzen ez dena dela aseguru on bat.

Zergatik gure lan-bajako asegurua?

seguro para trabajadores autónomos

Autonomoentzat pentsatua

seguro para trabajadores autónomos

Autonomoetan espezialista garenez, badakigu lanik egin gabeko egun bakoitza arazo bat dela. Horregatik diseinatu dugu zure premien neurrirako produktu bat. Lanbide liberal batean aritzen bazara, freelance edo autonomoa bazara, hau da zure asegurua.

Coberturas amplias

Erabateko estaldura

Coberturas amplias

Aitzakiarik eta ustekaberik gabe. Aseguru konpleto bat eskaintzen dizugu, premia handiena duzunean zure alboan egon nahi dugulako. Hortaz berdin dio bajalan-istripu baten, lanekoa ez den istripu baten, gaixotasun profesional baten edo gaixotasun arrunt baten ondorioz den. Lan egitea saihesten badizu, guk estaltzen zaitugu.

Onura fiskalak

Zure aseguruaren kontratazioarekin, autonomoa bazara edo lanbide liberalekoa zure jarduera ekonomikoaren gastu gisa kendu ahalko duzu, pertsona bakoitzeko gehienez ere 500 euroko zenbatekoraino. Hori bai, soilik PFEZko zure zerga-ordainketa zuzeneko estimazioko errendimendu profesionalengatiko zerga-ordainketako erregimeneko norbere konturako langilearena bada.

seguros de baja laboral para trabajadores por cuenta ajena

Malgutasuna

seguros de baja laboral para trabajadores por cuenta ajena

Bi autonomo berdin ez daudenez, guztiei ere ezin diegu soluzio bera eskaini. Zuri hobekien moldatzen zaizkizunak gomendatzen dizkizugu, baina betiere zurea pertsonalizatu ahalko duzu egunero jaso nahi duzun diru-kopurua hautatuz egunean 400 euroko gehienekoraino, edo frankizia gehitu nahi duzun edo ez.

Ikusi zenbat kobratuko duzun lan-bajako gure simulagailuarekin

Autonomoa bazara ziur nahaste-borraste hitza sartuta dagoela zure bizitzan. Horregatik, zure bizitza errazagoa izan dakizun, lan-bajako simulagailu bat diseinatu dugu. Horrela, bajan jartzen bazara eta zure diru-sarrerak galdu nahi ez badituzu, estali nahi duzun diru-kopurua kalkulatzen lagunduko dizugu.

Autonomoentzako lan-bajako asegurua aseguru handi bati eskatzen diozun guztiarekin


Aukeratu jaso nahi duzun eguneko prestazioa. Egunean 400 euro ere estal ditzakezu.


Zure asegurua kontratatzeko ez dugu aldez aurreko azterketa mediko bat behar, nahikoa da osasun-arloko galde-sorta betetzearekin.


Ez dio axolarik Dubain, Madrilen edo mendiko herri txiki batean lan egiten baduzu. Mundu osorako estaldura du gure aseguruak.


Betiere asegurua kontratatu aurretik existitzen ez badira, laneko baja hauen estaldura hartzen du barnean: bizkarreko patologiak, ikusmenezkoak, entzumenezkoak eta hortzetakoak.


Baja-egun bakoitzeko ordaintzen dizugu, lanekoa den edo ez axola izan gabe. Lanik ezin baduzu egin, zure kalte-ordaina jasoko duzu.


Kalte-ordaina osorik jasoko dugu amaieran, prozesua luzea bada, aurrerakinen bidez jaso ahalko duzu.


Zure asegurua sinatzen duzun unetik estaltzen zaitugu. Ageriko arrazoiengatik, hau ez da aplikatzen hardunaldien, erditzeen eta erditu ondorengoen kasuan, gurekin 12 hilabete eraman izana eskatzen baitugu kasu horietan.


Zure lan-baja kirolen bat modu ez-profesionalean praktikatzeak eragiten badu, hori ere estaliko dugu.

Nola funtzionatzen dute lan-bajako aseguruek?

Errazago, bizkorrago, hurbilago

Previsión Mallorquina etxean duzu behar duzun asegurua

Valentzian bizi den artikektoa da Maria. Bajan jarriz gero zer gerta dakiokeen, horixe du kezka. Zenbait lanbidekiderekin kontsulta egin ondoren, gure webguenean sartzea erabaki du.

seguro baja laboral autónomos

Kontratatu zure asegurua

Lan-bajako aseguru bat nahi du Mariak. Minutu batean baino gutxiagoan, hiru galderari erantzun ondoren, hainbat proposamen lortu ditu. Pertsonalizatu baditzake ere, proposamenetako bat aukeratu du.

Ondoren formularioa bete du, eta dena behar bezala badago, aseguruaren dokumentazioa bere e-mailean jasoko du digitalki sinatzeko. Bere mugikorrean jasoko duen PIN kode baten bidez sinatuko da.

Jakinarazi iezaguzu zure baja

Eskumutur-bihurritu bat egin du Mariak padel-partida bat jokatzen ari zela. Medikura joan ondoren, bere lanbiderako erabat desgaitzen duen baja eman dio.

Maria etxera iritsi da eta gertatu zaionaren berri eman digu , e-mailez edo dei sinple baten bidez. 7 egun igaro baino lehen egin behar du.

Ondoren argazkia egin dio bere baja-parteari, edo txosten medikoari -halakorik balego-, eta emailez bidali digu edo bere berezero-eremura igo du. Kito, ireki dugu haren espedientea eta haren baja balioetsiko dugu.

Jaso zure kalte-ordaina

Azkenean, 15 egun egon da bajan Maria. Egunean 50 euroko zenbatekoa zuen aseguratua, eta, horrenbestez, 750 euroko kalte-ordaina kobratuko du

15 baja-eguna x aseguruko 50 euro = 750 euroko kalte-ordaina

Ordainketa egin dezagun, alta-partearen argazki bat bidali beharko digu edo bere bezero-eremura gehitu, eta eskakizun guztiak betetzen baditu, transferentzia edo txeke bidez jasoko du bere dirua.

Baja iraupen luzekoa bada, aurrerakinak eskatu ahalko lituzke Mariak diru-sarrerarik ezari aurre egiteko.

Babestuta senti zaitez

Maria inoiz ere ez da bakarrik egongo prozesu osoan, akonpainamendu pertsonalizatua egingo baitugu bere baja osoan. Telefono-deien bidez edo aldizkako bisiten bidez bere osasunaren bilakaera balioetsiko dugu.

Gainera, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak Mariaren zalantza guztiak ebatziko ditu, baita haren erreklamazioak ere.

Zu bezalako autonomoen iritziak