Lege Oharra

Lege Oharra

Web-orri hau eta bere copyright-a LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. (egoitza: 08036 BARTZELONA, Espainia, c/ Aribau, nº 168-170, entresuelo primera, helbide elektronikoa central@previsionmallorquina.com, IFK: A-08-169013) aseguru-etxearena dira. Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago 21305 liburukian, 157 folioan, B-13071 orrian eta baimena du aseguru-etxe gisa Espainiako Erresuman jarduteko. Era berean, Ekonomia Ministerioaren mendeko Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorraren, (http://www.dgsfp.mineco.es/), Aseguru-etxeen Administrazio-erregistroan inskribatuta dago, C-279 gakoarekin.

www.laprevisionmallorquina.com web-orriaren eta horren barruko azpibarruti guztien helburua soilik LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxearen berri ematea eta aseguru-etxe gisa, bere xede soziala garatzeko, egiten dituen jarduerak sustatzea da eta ez da, inola ere, eskaintza lotesle bat. Guztiz debekatuta dago web-orria erreproduzitzea, banatzea edo beste web-orri batetik estekatzea LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxearen aurretiko berariazko baimen idatzirik gabe.

LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxeak web-orriaren edukian edo horren konfigurazio eta aurkezpenean, aurretik abisatu gabe, aldaketak egiteko eskubidea beretzat gordetzen du betiere. Webguneko edukiak aldizka eguneratzen dira eta, eguneratze hori berehalakoa ez denez, delako edukien indarra eta zehaztasuna LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxean berrestea gomendatzen dugu.

LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxeak bere LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. web-orritik esteken -links- bidez atzi ditzakeen hirugarrenen web-orrietan jasotako informazioak sorraraz dezakeen edozein erantzukizuni uko egiten dio. Gure web-orrian horrelako estekak informazio-ondorioetarako bakarrik sartzen ditugu eta ez dira, inola ere, haien gaineko iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat jo behar.

Erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuak “Lege Oharrean” azaldutako baldintzekin bat etorriaz erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta delako zerbitzuak erabiltzeak soilik ekartzen du Lege Oharraren onarpena. Horrenbestez, ez bazaude ados Lege Ohar honetan xehatutako webguneko erabilera baldintzekin, zure onerako eskatzen dizugu webgune hau ez erabiltzeko. Izan ere, webgunea edo bertan eskainitako zerbitzuak erabiltzeak testu honetan jasotzen diren lege-baldintzenen onarpena ekarriko baitu. LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxearen irudiari edo ospeari eraso egiten dion web-orri honetako erabiltzailea, baita webguneko diseinu, logo edo edukiak legez kontrako edo iruzurrezko asmoarekin erabiltzen dituena ere, haren jokabidearen erantzule izango da LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxearen aurrean.

Web-orri honetan sartzen den erabiltzaileak onartzen du LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxeak ez duela web-orri honetako informazioaren delako sarbide edo erabileratik, edota web-orri honekin egindako konexioen bidez sareko bestelako gaietarako sarbidetik eratorritako ondorio, kalte edo galeren erantzukizuna hartuko.

Datu pertsonalak babesteko politika