Bizitza segundo batzuetan alda litekeelako

Lan-istripuaren eta lanekoa ez den istripuaren ondoriozko ospitaleratze-asegurua

Jaso zure eguneroko prestazio ekonomikoa istripuaren ondoriozko ospitaleratze-kasuan.

Jaso 3.000€/HILABETE

100 euro ospitaleratze-egun bakoitzeko

zenbatekoa: 50€urtean

Eskatu informazio gehiago

Laguntza bat gehien behar duzunean

Badakigu zein gogorra den ospitale batean ospitaleratzea istripu baten ondorioz, edozein motatakoa dela ere. Gure aseguratu askorekin bizi izan dugu, eta horregatik dugu gure poduktuen artean istripuaren ondoriozko ospitaleratze-asegurua.

Bereziki pentsatutakoa zuri bermatzeko diru-sarrera jakin batzuk izango dituzula ospitaleratze-prozesuan edo eragiten dizkizuen gastuei aurre egin deizaiezun. Horrela, ekarpen txiki bategatik (urtean 50 euro soilik) oso kalte-ordain handia bermatzen duzu (100 euro egunean).

Istripuek lanbideak edo pertsonak desberdintzen ez dituztenez, gure aseguruak ere ez. Mundu guztiak kontrata dezake, betiere 5-70 urte badituzu.

Zergatik lan-istripuaren eta lanekoa ez den istripuaren ondoriozko gure ospitaleratze-asegurua

Eguneroko kalte-ordaina

Ez dugu nahi zure ekonomiagatik kezkatzea, eta are gutxiago ospitaleratuta bazaude. Horregatik, 100 euro ordaintzen dizugu istripu batek eragindako ospitaleratze-egun bakoitzeko, betiere ospitaleratzeak 24 ordutik gora irauten badu.

enfermedad o baja laboral

Gabealdirik gabe

enfermedad o baja laboral

Inoiz ez dakizu noiz gerta daitekeen istripu bat, eta guk ez dugu nahi ezein unetan ere babesik gabe gera zaitezen. Horregatik gure aseguruak zure poliza sinatzen duzun bezain laster du eragina . Hori bezain erraza eta hori bezain segurua.

Onura fiskalak

Aseguru honen kontratazioak eragindako gastu guztiak kengarriak dira, baldin eta autonomoa bazara. Hortaz, PFEZ zerga ordaintzen baduzu norberaren konturako langile gisa zuzeneko zenbatespeneko etekin profesionalengatiko zerga-erregimenean, gastu hori kentzeko aukera izango duzu, pertsona bakoitzeko 500 euroraino.

Nolakoa da istripuaren ondoriozko zure ospitaleratze-asegurua?


Gure prestazioa egunean 100 euro da, 365 eguneko mugarekin gehienez. Diru-kopuru handi bat aseguru bat benetan behar duzunerako, aseguru horrek erantzun dezan.


Azterketa medikorik eta osasun-arloko galde-sortarik gabe. Unean.


Ez dugu bereizketarik egiten lan-istripuaren eta lan-arlokoa ez den istripuaren artean. Zure borondatearekin lotuta ez dagoen halabeharrezko lesio bat baduzu eta ospitaleratu behar bazaituzte, kalte-ordaina emango dizugu.


Autonomo eta espezialistetan aditu bagara ere, 5-70 urteko edozein pertsonak kontratatu dezake aseguru hau.


Ospitaleratuta zauden egun bakoitzak konputatzen du zure prestaziorako. Ez dio axolarik lanekoa izan edo ez. Ospitaleratuta bazaude, kontuan hartzen da.

Nola funtzionatzen du?

Seguro de hospitalización por accidentes Previsión Mallorquina

Aukeratu zure asegurua

Bete gure harremanetarako formularioa istripuaren ondoriozko ospitaleratze-asegururako.

Jaso informazio guztia

Nahi baduzu, deitu egingo dizugu aseguruaren xehetasun guztiak zuri kontatzeko, eta lasaitasunez berrikusi nahi baduzu, e-mailez bidaliko dizugu aseguruaren informazio guztia.

Kontratatu zure asegurua

E-mailez bidaliko dizugu informazio guztia bete eta sina dezazun, eta e-mailez berriz bidal diezaguzun.

Jaso zure kalte-ordaina

Ospitaleratuta zauden egun bakoitzeko 100 euro jasoko dituzu. Kobratu ahal izateko, nahikoa duzu zure ospitaleratze- eta alta-partearen argazki bat guri bidaltzearekin, edo zure bezero-eremura gehitzearekin, eta dena behar bezala badago ordainketa-agindua emango dugu.