Espero ez duzuna gertatzen denean, estaldurarik onena espero duzu

Gaixotasun larrien asegurua

Jaso prestazio bat zehazten dizugun gaixotasunen arteko batengatik bajan zauden egun bakoitzeko.

Miokardio-infartua

Minbizia edo neoplasia gaiztoa

Giltzurrunetako gutxiegitasun kroniko itzulezina

Bizi-organoen transplantea

Esklerosi anizkoitza

Arteria koronarioetako kirurgia

Garuneko istripu baskularrak

Parkinsona

Hirugarren mailako erredura larriak

Balbula kardiakoen ordezpena

Zer da gaixotsun larrien asegurua?

Osasunean, baina batez ere gaixotasunean

Ia 50 urteko esperientzia pilatu dugu, eta badakigu ustekabeak, handi edo txiki, gertatu egiten direla. Ez zaigu gustatzen, baina gertatzen da. Horregatik sortu dugu gure gaixotasun larrien asegurua , egoera benetan zailetan babespean egon zaitezen.

Horrela. laneko bajan bazaude gure koadroko hamar gaixotasunen arteko batengatik , eguneroko prestazio ekonomiko bat jasoko duzu kontratatutako zenbatekoaren arabera.

Seguru hau, 16-60 urteko edozein pertsonak kontrata badezake ere, bereziki pentsatuta dago autonomo eta profesionalentzat , istripuaren ondoriozko aldi baterako estaldurarekin ere osa baitaiteke. Baina batez ere goi-zuzendaritzako exekutiboak , baja horien iraunaldi luzeak modu nabarmenean murrizten baititu bere diru-sarrerak.

Horregatik, gure aseguruak jasotzen duzun zenbatekoa eguneko 400 euroraino finkatzeko aukera eskaintzen du. Merkatuko handiena.

Zergatik hautatu gaixotasun larrien asegurua?

Eguneroko kalte-ordaina

Gaixotasun larri bat duzunean, maila ematen duen asegurua behar duzu. Horregatik ziurtatzen dizugu prestazio bat baja-egun bakoitzeko (laneko erabateko aldi baterako ezintasuna) adierazi dizugun gaixotasunen baten ondorioz . Baja-egunen arabera ordaintzen da kalte-ordain hori, eta egun guztiak hartzen dira kontuan horretarako, lanekoak izan edo ez.

Onura fiskalak

Autonomoa edo profesionala bazara eta gaixotasun larrien gure asegurua kontratatzen baduzu, gehienez ere 500 euro kendu ahal izango dituzu sortzen zaizkizun gastuetatik. Zuzeneko estimazioko errendimendu profesionaletako erregimeneko norbere kontuko langileko zerga-ordainketa egiten baduzu soilik dago eskuragarri kenkari hori.

seguro para trabajadores autónomos

Malgua

seguro para trabajadores autónomos

Zuk erabakitzen duzu zenbat jaso nahi duzun baja-egun bakoitzeko. Diru-kopuru hori pertsonalizatu ahalko duzu 400€-ko gehienekora arte , eta zenbateko hori aldatu egingo da zure lanbidearen, eta besteren edo norberaren konturako langile izatearen arabera.

Egoera benetan zaila denean


Jaso larritzat katalogatutako gaixotasunen batek eragindako prestazio ekonomiko bat. Egunean 400 euroraino pertsonalizatu ahako duzu diru-kopurua.


Azterketa mediko bat zertan egin gabe kontratatu ahal dezakezu. Galde-sorta mediko labur bat bete beharko duzu soilik.


Autonomoentzako aseguruetan gara adituak, baina uste dugu gaixotasun larrien gure asegurua interesgarria izan litekeela bere diru-sarrerak murriztuta ikusi nahi ez dituen edozein pertsonarentzat. 16-60 urte badituzu kontrata dezakezu.


Argentinako panpan galdutako herri batetik hirigune handietaraino, Pekin, esaterako. Ez dio axola zein den zure ezintasunaren iturria. Ezin baduzu lanik egin, estaliko zaitugu.


Jaso zure prestazioa bajan zauden egun bakoitzeko, 365 eguneko gehienekoraino. Ezin baduzu lanik egin, babesten zaituen norbait behar duzu.


Gaixotasuna lehen aldiz diagnostikatzen dizutenean asegurua gutxienez 2 hilabete lehenago kontratatu izana eskatuko dizugu. Ia gutxieneko gabealdia da gaixotasunen larritasuna kontuan izanda.

Nola funtzionatzen du?

Seguro de enfermedades graves Previsión Mallorquina

Aukeratu zure asegurua

Bete gure harremanetarako formularioa, zer aseguru interesatzen zaizun guri adierazita, kasu honetan gaixotasun larriei dagokionez.

Jaso informazio guztia

Deitu egingo dizugu edo e-mailez bidaliko dizugu kontratatu nahi duzun aseguruari buruzko informazio guztia. Horrela lasai irakurri ahalko duzu.

Kontratatu zure asegurua

E-mailez bidaliko dizugu informazio guztia bete dezazun, sina dezazun eta itzul iezaguzun.

Jakinarazi iezaguzu zure baja

Gaixotasun larri bat baduzu, nahikoa duzu guri 7 egun igaro baino lehen jakinaraztearekin. Gero bidal iezaguzu mugikorretik baja-partearen argazki bat eta zure espedientea kudeatuko dugu.

Jaso zure kalte-ordaina

Bajan zauden egun bakoitzeko kalte-ordain bat ordainduko dizugu. Alta jasotzean, bidal iezaguzu argazki bat eta ondo badago, dagokizun dirua. Baja oso luzea bada, aurrerakinak eska ditzakezu.

Gaixotasun larrien aseguruari buruzko iritziak