Ospitalizazio-aseguruari buruzki informazioa
Zuretzat argiago, guretzat kezka gutxiago
Zertan datza aseguru mota hau?
Aseguru honek kalte-ordaina bermatzen dio aseguratuari aseguratu horrek gutxienez 24 ordu jarraituko ospitaleratzea izaten badu.

Zer aseguratzen da?
Eguneko kalte-ordain baten ordainketa aseguratuak erietxe, klinika edo ospitale batean osasunak eraginda etenik gabe ospitaleratuta ematen duen egun bakoitzeko. Horrez gain:
-
✓Kontratuak hala zehazten badu, aseguratuak eguneko kalte-ordain baterako eskubidea izango du Zainketa Intentsiboen Unitatean igarotzen duen etenik gabeko 24 orduko aldi bakoitzeko, 20 egunez gehienez
-
✓Kontratuak zehazten badu, ebakuntza kirurgiko bakoitzak ordainketa bakarrerako eskubidea izango du aseguratuak aseguru-dokumentuan zehaztutako aseguratutako gehieneko diru-kopuruari buruzko Balorazio Taularen arabera

Zer ez dago aseguratuta?
Aldez aurreko gaixotasun edo lesioen ondoriozko ospitaleratzeak, honako hauen ondoriozkoak:
-
×Kontratua sinatzean aseguratuak dituenak
-
×Kontratua sinatu aurreko gaixotasun edo lesio baten ondorio direnak
Honako hauen ondoriozko ospitaleratzeak:
-
×Kirol profesionalaren praktika
-
×Kirol amateurraren praktika aseguratua kirol-federazio batean inskribatuta dagoenean eta lehiaketa baten parte hartzen duenean
-
×Haurdunaldia, abortua eta erditzea, baita dagozkien ondorio eta sekuelak ere
-
×Aldizkako azterketa eta tratamendu medikoak
-
×Errehabilitazio-tratamenduak geriatrikoetan, bainuetxeetan, atseden-sendategietan edo antzekoetan
-
×HIESa edo GIBa
-
×Toxikomania
-
×Nerbio-sistema zentralaren gaixotasun degeneratiboak
-
×Kirurgia plastiko edo erreparatzailea, salbu eta istripu baten ondorio bada
-
×Edari alkoholikoen kontsumoaren ondoriozko gaixotasunak
-
×Buruko gaixotasun eta nahasteak
-
×Argaltze-tratamenduak eta esterilizazioak
-
×Ugalketa-tratamenduak

Badago murrizketarik estaldurari dagokionez?
-
!Kontratua hasten den egunetik hiru hilabeteko epean ezin da estaldurarik baliatu, salbu eta ospitaleratzea istripu baten ondorio bada
-
!Seguru hori betiere kontratatu ahalko da aseguratuak bost urte baino gehiago eta 61 baino gutxiago baditu

Non nago estalita?
-
✓Munduko edozein tokitan

Zein dira nire betebeharrak?
-
–Konpainiari baliozko dokumentu mediko batekin jakinaraztea ospitaleratzearen hasiera eta haren arrazoia bajaren zazpi egun bete aurretik. Ospitaleratzearen hasiera eta amaiera ere jakinaraztea
-
–Konpainiari dagokion peritazio medikoa baimentzea eta ospitaleratzearen zirkunstantzia eta ondorioei buruzko dagozkion txosten medikoak ematea

Noiz eta nola egin behar ditut ordainketak?
-
–Poliza honen prezioa urtekoa da, baina hileko, hiruhileko eta seihileko epeetan ordain daiteke
-
–Eskuarki onartutako ordaintzeko bitartekoen bidez egingo zaio ordainketa zuzenean La Previsión Mallorquina etxeari edo poliza harekin egin den aseguru-bitartekariaren bidez
Noiz hasten da eta noiz amaitzen da estaldura?
-
–Kontratuaren hasiera-egunean hasten da estaldura, urtebeteko gutxieneko iraunaldia du eta automatikoki berritzen da urtero. Kontratua amaitzen den egunean bukatzen da
-
–Kontratua automatikoki ezerezten da aseguratuak 70 urte betetzen dituenean
-
–Aseguruaren kontratatzaileak ordainketari aurre egiten ez dionean ere ezereztuko da

Nola hutsal dezaket kontratua?
-
–Poliza formalizatu dizun konpainiari edo aseguru-bitartekariari jakinaraziz, idazki bidez edo postaz edo mezu elektroniko bidez: clientes@previsionmallorquina.com, gutxienez hilabete kontratua amaitu baino lehen
-
–Kasu berezia: zure asegurua urrundik kontratatu baduzu, lehenengo 14 egunetan deusezta dezakezu idazki bidezko komunikazio batekin
