LEGE-ARAUDIA

8 0

1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA DATUAK BABESTEKO DELEGATUA (DPO)
Webgunearen bitartez helarazten dizkiguzun izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren arduraduna LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, SA da (aurrerantzean “PREVISIÓN MALLORQUINA”), eta honako helbide hau du: Aribau kalea 168-170, behegaina 1., (08036 Bartzelona). Gure Datuak Babesteko Delegatuarekin (DPO) harremanetan jar zaitezke honako helbide honetan: Aribau kalea 168-170, behegaina 1., (08036 Bartzelona), edo honako helbide elektroniko honetan: sac@previsionmallorquina.com.
2. LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROSEK ERABILTZAILEAREN DATU PERTSONALAK ZEIN HELBURUREKIN TRATATUKO DITU ETA ZENBAT DENBORAZ?
PREVISIÓN MALLORQUINAk aseguru-kontratu bat sinatzeko eskaeraren bitartez lortutako izaera pertsonaleko datuak honako helburu hauetarako tratatuko ditu:
– PREVISIÓN MALLORQUINArekin aseguru-kontratua sinatzeko egin duzun eskaeraren izapidea kudeatzea.
– Zure beharrizanetara egokitzen den prima proposatzea irizpide estatistiko eta aktuarialak kontuan izanik.
– Aseguru Poliza baten eskatzaile zaren heinean, zuk kontratatu dituzun produktu eta zerbitzuen antzeko izaera duten PREVISIÓN MALLORQUINAren produktu eta zerbitzuei buruz informatzea postaz, posta elektronikoz edo telefonoz.
– PREVISIÓN MALLORQUINAk bere jardueraren ondorioz bete behar duen araudian ezarritako legezko betebeharrak betetzea.
PREVISIÓN MALLORQUINAk zure izaera pertsonaleko datuak 5 urteko epe batez kontserbatuko ditu, Administrazio Publikoekiko dituen betebeharrak betetzeko eta ekintza judizialen aurrean defenditzeko. Legez agintzen diren epeak amaitzen direnean, PREVISIÓN MALLORQUINAk zure datuak anonimo bihurtuko ditu edota suntsitu egingo ditu.
3. ERABILTZAILEAREN ZEIN DATU TRATATUKO DITU LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROSEK?
PREVISIÓN MALLORQUINAK izaera pertsonaleko datuen honako kategoria hauek tratatuko ditu:
– Aseguru-eskatzailearen, hartzailearen eta aseguratuaren datuak, eta hirugarrenen datuak, senitarteko onuradunak nahiz hirugarren kaltedunak eta haien eskubidedunak izanik ere.
– Identifikazio-datu guztiak, banku-datuak, osasunari lotutako datuak, eta eskatzaileak aseguru-kontratua sinatzeko emandako datu guztiak.
4. ZEIN DA ERABILTZAILEAREN DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA?
PREVISIÓN MALLORQUINAk zure datu pertsonalak tratatu ditzake honako hauek oinarritzat hartuz:
– Aseguru-kontratuari dagokionez aurrekontratu-neurriak aplikatzea: aseguru-kontratua sinatzeko eskabidearen izapidea kudeatzeko eta zure beharrizanetara egokitzen den prima proposatzeko irizpide estatistiko eta aktuarialak kontuan izanik.
– PREVISIÓN MALLORQUINAk arrisku-hautaketan eta ezbeharren kudeaketan iruzurra prebenitzeko duen interes legitimoa.
– Zuk kontratatu dituzun produktu eta zerbitzuen antzeko izaera duten PREVISIÓN MALLORQUINAren produktu eta zerbitzuei buruz postaz, posta elektronikoz edo telefonoz zu, eskatzailea zaren heinean, informatuta mantentzeko eta gogobetetasun-inkestak betetzeko PREVISIÓN MALLORQUINAk duen interes legitimoa. Edozein kasutan, edozein unetan merkataritza-informazioa jasotzen jarraitzeari uko egin ahal izango diozu, Datuak Babesteko Delegatuari (DPO) jakinaraziz hasieran adierazi diren helbideetan.
– PREVISIÓN MALLORQUINAk bere jardueraren ondorioz bete behar dituen legezko betebeharrak betetzea.
5. NOIZ ETA ZERGATIK EMAN DIEZAZKIEKEGU ZURE DATUAK HIRUGARRENEI?
Izaera pertsonaleko datu horiek PREVISIÓN MALLORQUINAren eta aseguru-kontratua bete, garatu, kontrolatu eta egikaritzeko helburuarekin hari zerbitzu ematen dioten profesionalen artean komunika ditzakete.
Era berean, zure datuak Agintari eta Organo Judizialei komunikatuko zaizkie komunikazio hori erreklamazio batean oinarrituta dagoenean. Halaber, PREVISIÓN MALLORQUINAk bere jardueratik eratortzen diren lege-betebeharren indarrez informazio hori eman behar dien Administrazio Publikoei eta ikuskaritza-agintariei komunikatuko zaizkie zure datuak.
PREVISIÓN MALLORQUINAk ez du zure datuen nazioarteko transferentziarik egin behar Europako araudiaren baliokidea den araudirik ez duten herrialdeetara (“Hirugarren Herrialdeak”). PREVISIÓN MALLORQUINAk zure datuen tratamendurako Hirugarren Herrialdetan kokatuta dauden hornitzaileen zerbitzuak kontratatu behar izango balitu, kontratazio hori datuen babesari buruzko araudiak ezarritako betekizun guztiak aldez aurretik betez egingo litzateke, eta datuen pribatutasuna zaintzeko beharrezko bermeak eta babesak aplikatuz.
6. ESKUBIDEAK BALIATZEA.
6.1. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, kentzeko eta eramangarritasunerako, mugatzeko eta/edo tratamenduaren aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, adierazitako posta-helbidearen eta helbide elektronikoaren bitartez. 6.2. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamatu ahal izango duzu, haren egoitza elektronikoaren edota honako posta-helbide honen bitartez: Jorge Juan kalea, 6, 28001 Madril, zuk uste baldin baduzu PREVISIÓN MALLORQUINAk datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudiak aitortzen dizkizun eskubideak urratu dituela. 6.3. Aurrekoa alde batera utzi gabe, interesduna PREVISIÓN MALLORQUINAko datuak babesteko delegatuarekin harremanetan jarri ahal izango da; haren harremanetarako datuak lehen puntuan adierazi dira.