Erabilerraztasuna

Gure konpromisoa
LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxeak ahalik eta pertsona gehienentzat, erabiltzen duen Internet teknologia edo haren gaitasuna alde batera utzita, eskuragarria den webgune bat eskaintzeko konpromisoa hartzen du.
Gure helburua W3C-k web edukirako ezarritako Erabilerraztasun Jarraibideak betetzea da. Hobekuntzak egiten ditugu etengabe jarraibide horiek betetzeko, eta gure webgunea erabilerraztasun-irizpideak kontuan hartuta diseinatu da.
Gure ingurunearen erabilerraztasuna handitzeko ezaugarriak hauek dira, besteak beste:

Ordezko testua
Kurtsorea irudien gainean pasatzen duzunean agertzen den testua. Bere helburua irudia erakutsi ezin duten nabigatzaileei irudiak identifikatu ahal izatea da. Ordezko testua ez da agertzen irudia xede estetikoekin soilik erabiltzen denean.

Esteka argiak
Testu-esteka guztiak idazten saiatzen gara zentzua izan dezaten, baita testuingurutik kanpo irakurtzen direnean ere.

Kolorearen erabilera mugatua
Xede estetikoak dituen kolorearen erabilera mugatzen eta informazioa kolorearen bidez bakarrik ez erakusten saiatzen gara. Hala ere, nahi izatekotan, web nabigatzailearen aukerak erabil ditzakezu zeure koloreak aukeratzeko. Erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera:

Internet Explorer-en: Hautatu Tresnak > Interneteko aukerak > Orokorra > Koloreak. Mozilla Firefox-en: hautatu Tresnak > Aukerak > Edukia > Koloreak. Opera-n: hautatu Tresnak > Lehentasunak > Letra-tipoak eta orrialde-estiloa. Safari-n: hautatu Safari > Lehentasunak > Itxura.

Nabigazio-menuak
Menu hauek webguneko orrien ezkerraldean agertuko dira. Zure pantaila-irakurgailuak menua irakurri eta web-orriko tresnetarako sarbidea eman dezake.

PDF formatuko agiriak
LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxearen web-orriko agiri asko PDF formatuan daude. Ordenagailuan ez baduzu oraindik agiri horiek irekitzeko pantaila-irakurgailurik, linean doako bertsioak aurkituko dituzu. Ohikoena Adobe Acrobat Reader da. Doan deskarga dezakezu Adobe-ren webgunean. Adobe-k, halaber, PDF agiriak HTML edo testu bihurtzeko doako tresna bat eskaintzen du.
PDF erabilerraztasunaren gaineko argibide gehiago behar baduzu, kontsultatu Adobe-ren webgunea, erabilerraztasun atalean. Oro har, Acrobat fitxategiekin laguntza behar baduzu eta Acrobat Reader deskargatzeko, joan webguneko laguntza-orrira.

Tamaina aldatzea
Nabigatzaile gehienetan tekla-konbinazio hauek erabil ditzakezu nabigatzailearen leihoan testuaren tamaina aldatzeko. Microsoft Windows sistema erabiltzen baduzu, erreferentziako lehen taula erabili; Apple OSX erabiltzen baduzu, berriz, bigarrena. Sakatu bi teklak aldi berean tamaina aldatzeko.

Windows/PC-n
Tamaina handitu CTRL eta +
Tamaina txikitu CTRL eta –
Tamaina lehengoratu CTRL eta 0

MAC OSX-en
Tamaina handitu CMD eta +
Tamaina txikitu CMD eta –
Tamaina lehengoratu CMD eta 0

Pantailaren bereizmen aldagaia
Letra-tipoaren tamaina aldatzeko hautabide bat pantailaren bereizmena aldatzea da. Prozesua erabiltzen ari zaren ordenagailuaren araberakoa izango da:
– PC erabiltzen dutenek: Hasiera > Aginte-panela > Pantaila > Konfigurazioa.
– MAC erabiltzen dutenek: Sistemaren lehentasunak > Pantailak > Bereizmena.
Erabilerraztasun eta irisgarritasun kontuetan onartutako arau eta jarraibideak betetzeko ahalegina egiten dugun arren, web-orriaren hainbat sail hobetu nahi ditugu oraindik.
Bereziki, webguneak noizbehinka JavaScript bidez funtzio hobetuak eskaintzen ditu, eta hauek ez dira izan litekeen bezain erabilgarriak. Lanean ari gara JavaScript erabiltzeko gai ez diren erabiltzaileei funtzionaltasun baliokidea eskaini ahal izateko.

Berrelikadura
Orria atzitzeko arazoak badituzu edo iruzkin edota iradokizunen bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.