Gure webgune berria aurkezten dugu

29 0

Web-orri berria funtsezko komunikazio-plataforma eta -tresna gisa sortu da, LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A., aseguru-etxearen estrategia eta produktuak hedatzeko, balioa, funtzionaltasun gehiago eta erabilerraztasuna eskainiz. Ahalegin horri esker, bezeroaren arretarako zerbitzua hobetu egin da, banaketa-kateak laguntza jaso du, eta banatzaile zein bezeroekin dugun harreman komertziala indartu da.

Tresna moderno hau sektoreko buru izateko helburuarekin sortu da, egun beste inork eskaintzen ez dituen kontzeptuak ekartzen dituelako, besteak beste, web-orri beretik %100ean produktuak kontratatzeko aukera, kudeaketa software berri bati eta LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. eta Logalty (www.logalty.com) entitate ospetsuaren arteko lankidetza estuari esker. Azken honek kontratazio batean parte hartzen duten aldeen artean esku hartzen du egindako transakzio elektronikoetan sortutako prozesu guztiak bermatu eta zaintzeko; agirien edukia notario aurrean egiaztatzen duenez, prozesuaren osotasuna berma dezake, ondorengo manipulaziorik gabe.

LA PREVISIÓN MALLORQUINA DE SEGUROS, S.A. aseguru-etxean informazio-teknologia berrien alde apustu egin dugu beti, gure jarduera eta zerbitzuen osagarri apropos gisa.

Gure web-orria zuen gogokoa izatea eta bere zeregina betetzea espero dugu.