Informazio korporatiboa

48 URTE BAINO GEHIAGO GAIXOTASUNAREN ADARREAN

1969an La Previsión Mallorquina de Seguros, S.A. aitzindaria izan zen, garai hartan sortu zen eta gaixotasuna-dirulaguntzak aseguru-adarraren barruan zegoen, “Laneko baja-asegurua” aseguru-modalitatean. Une honetan, aseguru-etxearen estrategia berbideratzen ari da, heriotza-arloan 30 urtez lan egin ondoren, merkatu-hobi berri baterantz -norberaren konturako langileen segmentua (autonomoak, profesional liberalak, ekintzaileak, eta abar)-. Horretarako, bezero profil honi, bai banaka bai kolektiboki, zuzendutako aseguru-eskaintza eskainita.

Negozio-ikuspegi berri honekin, hazkundea eta entitateko delegazioen (gaur lurralde-zuzendaritzak) egituraren mailakako sorkuntza laguntzen da, Estatuko lurralde osoa barne hartuz. Hasiera batean itxaropen piloa iruditu litekeen arren, egun -Laneko baja-asegurua- lehen mailako aseguru-mota gisa finkatzen da. Izan ere, egun, aseguru-etxe askok Laneko baja-asegurua eskaintzen dute haien produktu aukeran, baina inork Previsión Mallorquina Aseguruak aseguru-etxeak ez ezik, adarreko benetako espezialista, ez du modu esklusiboan edo lehentasunezkoan egiten.

Hala ere, Previsión Mallorquina Aseguruak aseguru-etxeak ez du bakarrik Laneko baja-asegurua lantzea. Izan ere, gaixotasun-arloan lan egiteak, merkatuan presentzia handia duten Ospitalizazio eta Gastuen Itzulketa produktuak diseinatzeko aukera ematen dio.

Espezializazioa

Espezializazioari esker, lehentasunezko gure merkatu-segmentua oso ondo ezagutzen dugu (autonomoak, profesional liberalak, ekintzaileak, eta abar) eta gure xede-publikoa behar bezala aztertzeko gai gara. Haien aukerak eta mehatxuak, indarguneak eta ahulguneak bilatzen ditugu, eta kolektibo profesional, elkarte eta abarren zehaztasunak ezagutzen ditugu. Previsión Mallorquina Aseguruak jostun onena da profesional horientzat, behar bakoitzaren arabera jantzia neurrira egiteko gai den bakarra. Ahulgunea hautemandakoan, indartzen dugu eta, horrela, kolektiboaren lasaitasuna bermatzen dugu haien beharretara egokitutako Laneko baja-aseguru bikain batekin. Izan ere, osagarri profesionalak merkaturatu ditugu, besteak beste, esate baterako, medikuntza- eta osasun-kolektiboan, Laneko baja-aseguruaren estaldura osagarria goiko gorputz-adarren arazoak estaltzeko, ulertzen baitugu kolektibo horretako langileen lan-tresna garrantzitsuenak direla.

Zerbitzua

Zerbitzuari 47 urte baino gehiagoz dedikazio esklusiboa eskaini diogunez, arrisku mota honi buruzko ezagutza sakona dugu, bai laneko bajaren kudeaketa mailan bai xede-publikoaren jokaerari dagokionez. Horri esker, gure Laneko baja-aseguruetan pertsona bakoitzaren benetako behar ekonomikoetara egokitzen diren estaldura zabal eta malguak eskain ditzakegu. Era berean, orain arte izapidetu ditugun 140.000 ezbeharrek kudeaketa garbi eta erraza egiten irakatsi digute; hitz egiteko eta aldeen artean komunikatzeko prest gaude beti, eta horrek ondorio mesedegarriak ditu zentzu guztietan.

Previsión Mallorquina Aseguruak aseguru-etxearen eta bere Laneko baja eta Gaixotasuna produktuen arrakastaren gakoa espezializazioa izan da. Aseguru-etxearen eta bere produktuen egungo eta etorkizuneko bertute nagusia zerbitzua eta ezbeharraren kudeaketa hurbila dira, gure balio handiena, urteen poderioz aseguru-adarrean lortutako esperientziaren emaitza.

10 0