Ospitalizazio osoa

logo ospitalizazio osoa

OSPITALIZAZIOAGATIKO EGUNEKO KALTE-ORDAINAREN ASEGURUA

hospitalizacion eu

Ospitalizazio-aseguruaren xede-publikoa:
Ospitalizazioak berekin ekartzen dituen gastuak eta nahastea ordaintzeko diru-sarrerak izateko aukera ematen duen ospitalizazio egunagatiko kalte-ordainaren estaldura nahi duen edozein pertsona. Adin aseguragarria duten pertsona guztiak asegura daitezke, bai gizonak bai emakumeak, euren lanbidea alde batera utzita.

Ospitalizazio-aseguruaren estaldura:
Aseguratuak 24 ordu baino gehiago igarotzen baditu osasun-zentro, klinika edo ospitale batean, osasun-arazo bati lepora dakiokeen edozein kausa dela eta, ospitalizazio eguneko prestazio ekonomiko bat bermatzea.

Ospitalizazio-aseguruaren ezaugarri orokorrak:
– Ospitalizazio-asegurua kontratatzeko ez da aurretiko mediku-azterketarik egin behar, osasun-galdeketa bakarrik bete behar da.
– Egutegiko egunen araberako kalte-ordaina.
– Ospitalizazio-aseguru honen estaldura 365 egun, gehienez ere.
– Ospitalizazio-aseguru honetarako dirulaguntzak, eguneko 300 euroraino (gehieneko muga).
– 3 hileko gabealdia duen asegurua, gaixotasun baten ondoriozko ospitalizazioen kasuan, eta berehalako efektua istripu baten ondoriozkoetan.
– Ospitalizazioagatiko eguneko kalte-ordainaren asegurua, nazioarteko estaldurarekin.
– Aukeran, ZIUan egoteagatiko kapitala eta ebakuntza kirurgikoengatiko prestazio bat (kapital eta baremo moduluetan, ebakuntzaren arabera) kontrata daitezke.

kalkulatu kontratatu    eskatu argibide gehiago

90 0

Istripu baten ondoriozko ospitalizazioa

logo istripu baten ondoriozko ospitalizazioa

ISTRIPU BATEN ONDORIOZKO OSPITALIZAZIOAGATIKO EGUNEKO KALTE-ORDAINAREN ASEGURUA

hospitalizacion eu

Istripu baten ondoriozko ospitalizazio-aseguruaren xede-publikoa:
Istripu batek –ustekabeko lesioa– eragindako ospitalizazioak berekin ekartzen dituen gastuak eta nahastea ordaintzeko diru-sarrerak bermatzeko aukera ematen duen ospitalizazio egunagatiko kalte-ordainaren estaldura nahi duen edozein pertsona. Adin aseguragarria duten pertsona guztiak asegura daitezke, bai gizonak bai emakumeak, euren lanbidea alde batera utzita.

Istripu baten ondoriozko ospitalizazio-aseguruaren estaldura:
Aseguratuak 24 ordu baino gehiago igarotzen baditu osasun-zentro, klinika edo ospitale batean, ustekabeko lesio baten ondorioz, ospitalizazio eguneko prestazio ekonomiko bat bermatzea.

Istripu baten ondoriozko ospitalizazio-aseguruaren ezaugarri orokorrak:
Ustekabeko lesioa: bat bateko, kanpoko eta nahi gabeko kausa bortitz batek eragindako gorputzeko lesio traumatikoa.
– Ospitalizazio-asegurua kontratatzeko ez da aurretiko mediku-azterketarik egin behar, ez osasun-galdeketarik bete behar.
– Egutegiko egunen araberako kalte-ordaina.
– Ospitalizazio-aseguru honen estaldura 365 egunekoa da, gehienez ere.
– Istripu baten ondoriozko ospitalizazioagatiko eguneko 100 euroko prestazioa (aukera bakarra).
– Berehalako efektua duen asegurua, gabealdirik gabe, istripu baten ondoriozko ospitalizazioen kasuan.

kalkulatu kontratatu    eskatu argibide gehiago

86 0

Ospitalizazioa plus laneko baja

logo ospitalizazioa plus laneko baja

OSPITALIZAZIOAGATIKO ETA OSPITALE ONDOKO ALDI BATERAKO LANERAKO EZINTASUNAGATIKO EGUNEKO KALTE-ORDAINAREN ASEGURUA

hospitalizacion plus eu

Ospitalizazio eta ospitale ondoko aldi baterako ezintasun aseguruaren xede-publikoa:
Gizarte Segurantzako Autonomoen erregimenean, edo ordezko mutualitatean, alta hartu duten norberaren konturako langileentzako  bakarrik. Laneko baja tratamendurako ospitalizazioa, dagokion susperraldiarekin batera, behar duten prozesuetan, non lan-jarduera aldi baterako uztea ezinbestekoa den, bakarrik har dezaketen langileentzako estaldura.

Ospitalizazio eta ospitale ondoko aldi baterako ezintasun-estaldura:
Aseguratuak 24 ordu baino gehiago igarotzen baditu osasun-zentro, klinika edo ospitale batean, osasun-arazo bati lepora dakiokeen edozein kausa dela eta, aseguratuari ospitalizazio eguneko prestazio ekonomiko bat bermatzea. Prestazioa mantendukoa da Aseguratuak laneko baja hartzen badu, gaixotasun edo istripu baten ondoriozko aldi baterako ezintasun osoaren estaldurarekin, bi estalduren baturarako bermatutako gehieneko epea igaro arte, hau da, 365 egun. Bi estaldura horiek bateragarriak dira.

Ospitalizazio eta ospitale ondoko aldi baterako ezintasun-aseguruaren ezaugarri orokorrak:
– Frankizia aplikagarririk gabe, kontratatzen den prestazioa berdina izango da ospitalizazioaren estaldurarako eta gaixotasun edo istripu baten ondoriozko ospitale ondoko aldi baterako lanerako ezintasun-estaldurarako.
– Ospitalizazio-eta aldi baterako lanerako ezintasun-asegurua aurretiko mediku-azterketarik gabe eta osasun-galdeketa beteta.
– Egutegiko egunen araberako kalte-ordaina.
– Ospitalizazio-aseguru honen estaldura 365 egunekoa da, gehienez ere (ospitalizazio-estaldura eta aldi baterako lanerako ezintasun-estaldura bateragarriak dira).
– Ospitalizazioagatiko eta ospitale ondoko aldi baterako lanerako ezintasunagatiko eguneko 100 euroko prestazioa (gehieneko muga).
– 3 hileko gabealdia, gaixotasun baten ondoriozko ospitalizazioen kasuan, eta berehalako efektua istripu baten ondoriozkoetan.
– Aukeran, ZIUan egoteagatiko kapitala eta ebakuntza kirurgikoengatiko prestazio bat (kapital eta baremo moduluetan, ebakuntzaren arabera) kontrata daitezke.

kalkulatu kontratatueskatu argibide gehiago

80 0