Gastuen itzulketa plus

logo gastuen itzulketa

GASTUEN ITZULKETA-ASEGURUA “PLUS”

rgh pm

Gastuen itzulketa-aseguruaren xede-publikoa:
Ospitalez kanpoko diagnostiko-probek eragindako gastuen itzulketa-aseguru bat nahi duen edozein pertsona. Librea, nazioarteko estaldura duena eta egoera ekonomikora egoki daitekeena. Proba diagnostikoek eragindako gastuen itzulketa-asegurua, nahi ez diren itxarote-zerrendak saihestuta, prozesu patologiko baten diagnostikoa bizkortzeko hautabide onena da.

Gastuen itzulketa-aseguruaren estaldura:
Aseguru honek ospitalez kanpoko diagnostiko-probek eragindako gastuen itzulketa bermatzen du. Canal Salud 24, S.L. bazkidearen bidez, CS24 Salud txartelarekin, osasun-zerbitzuen pakete bat barne hartzen du: koadro medikoa, telefono, web edo aplikazioen bidezko aholkularitza medikoa, hortzetako zerbitzuak, naturopatia eta abar.

Gastuen itzulketa-aseguru honen ezaugarri orokorrak:
− Ospitalez kanpoko diagnostiko-proba osagarriek eragindako gastuen itzulketa-asegurua.
− Gastuaren %90aren itzulketa probetan, aseguruaren baldintza partikularrean ezarritako gehieneko mugaraino. Aseguratuak aurretik bere kontura ordaindu beharko du faktura osoa eta, geroago, zenbateko hori itzuli egingo zaio faktura eta ordaindutako ordainagiriak aurkeztuta. Aseguratuak ez du ordaindu beharko Canal Salud 24* bazkideak izendatutako zentro medikoetan.
− Itzulketa-aseguru honek 6 hileko gabealdia du gaixotasunekin erlazionatutako diagnostiko-probetan, eta 10 hileko gabealdia haurdunaldi edota erditzeekin erlazionatutako probetan.
− Gabealdirik gabe istripuekin erlazionatutako probek eragindako gastuen itzulketarako.
− Probako aseguratutako gehieneko zenbatekoa 1.000 € da, eta proba diagnostikoak egiteko urteko gehieneko muga 5.000 €. Probak diagnostikoak medikuaren berariazko aginduz egingo dira betiere.
− Aseguruak ez du aurretiko mediku-azterketarik eskatzen, osasun-galdeketa betetzea besterik ez.
− Urteko gutxieneko errebalorizazioa: %5.
− Itzulketa-aseguru honek osasun-zerbitzuen pakete bat barne hartzen du CS24 Salud txartelarekin (www.canalsalud24.com), erabiltzaileentzako lehentasunezko baldintza ekonomikoekin. Osasunerako hautabidea.

* CS24 Salud txartelak eskaintzen dituen zerbitzu medikoek (www.canalsalud24.com) ez dute zerikusirik La Previsión Mallorquina de Seguros, S.A., aseguru-etxearekin, Canal Salud 24, S.L. bazkideari dagozkio eta baldintza propioak dituzte..

eskatu argibide gehiago

36 0

Gastuen itzulketa plus complet

logo gastuen itzulketa

GASTUEN ITZULKETA-ASEGURUA “PLUS COMPLET”

rgh pm complet

Gastuen itzulketa-aseguruaren xede-publikoa:
Ospitalez kanpoko diagnostiko-probek eragindako gastuen edota balizko ebakuntza kirurgiko baten ondoriozko ospitaleko gastuen itzulketa-aseguru modular bat nahi duen edozein pertsona. Librea, nazioarteko estaldura duena eta egoera ekonomikora egoki daitekeena. Gastuen itzulketa-aseguru hau prozesu patologikoen aurrean, nahi ez diren itxarote-zerrendak saihestuta eta ebakuntza kirurgiko baterako erabaki azkarrak hartuta, diagnostikoak bizkortzeko hautabide ona da. Izanez gero, kontratatutako kapitalaren arabera, ebakuntzak eragindako ospitaleko gastuei aurre egitea ahalbidetzen du.

Gastuen itzulketa-aseguruaren estaldura:
Aseguru honek ospitalez kanpoko diagnostiko-probek eragindako gastuen edota balizko ebakuntza kirurgiko baten ondoriozko ospitaleko gastuen itzulketa bermatzen du. Canal Salud 24, S.L. bazkidearen bidez, CS24 Salud txartelarekin, osasun-zerbitzuen pakete bat barne hartzen du: koadro mediko zabala, espezialistak, telefono, web edo aplikazioen bidezko aholkularitza medikoa, hortzetako zerbitzuak, naturopatia eta abar.

Gastuen itzulketa-aseguru honen ezaugarri orokorrak:
− Ospitalez kanpoko diagnostiko-proba osagarriek eragindako gastuen edota ebakuntza kirurgiko baten ondoriozko ospitaleko gastuen (24 ordutik gorako ospitalizazioa) itzulketa-asegurua.
− Gastuaren %90aren itzulketa, bai probetan bai ospitalizazioak edota ebakuntza kirurgikoak eragindako gastuetan, aseguruaren baldintza partikularrean ezarritako gehieneko mugaraino. Aseguratuak aurretik bere kontura ordaindu beharko du faktura osoa eta, geroago, zenbateko hori itzuli egingo zaio faktura eta ordaindutako ordainagiriak aurkeztuta. Aseguratuak ez ditu ez probak, ez ospitalizazio edota ebakuntza kirurgikoak eragindako gastuak ordaindu beharko, delako probak eta gastuak Canal Salud 24* bazkideak izendatutako zentro medikoetan egiten direnean.
− Itzulketa-aseguru honek 6 hileko gabealdia du gaixotasunekin erlazionatutako diagnostiko-proba eta prozesuetan, eta 10 hileko gabealdia haurdunaldi edota erditzeekin erlazionatutako proba eta prozesuetan.
− Gabealdirik gabe istripuekin erlazionatutako probek eta prozesuek eragindako gastuen itzulketarako.
− Probako aseguratutako gehieneko zenbatekoa 1.000 € da, eta proba diagnostikoak egiteko urteko gehieneko muga 5.000 €.
− Ospitaleko gastuen itzulketarako kontratatu beharreko kapitalak 5.000 eta 60.000 € bitartekoak dira, 5.000 €-ko moduluetan.
− Bai proba diagnostikoak bai balizko ebakuntza kirurgikoa medikuaren berariazko aginduz egingo dira betiere.
− Jaioberrien eta kirol-arriskuen moduluak txertatzean, aseguru hau osatu egiten da.
− Aseguruak ez du aurretiko mediku-azterketarik eskatzen, osasun-galdeketa betetzea besterik ez.
− Urteko gutxieneko errebalorizazioa: %5.
− Itzulketa-aseguru honek osasun-zerbitzuen pakete bat* barne hartzen du CS24 Salud txartelarekin (www.canalsalud24.com), erabiltzaileentzako lehentasunezko baldintza ekonomikoekin. Osasunerako hautabidea.

* CS24 Salud txartelak eskaintzen dituen zerbitzu medikoek (www.canalsalud24.com) ez dute zerikusirik La Previsión Mallorquina de Seguros, S.A., aseguru-etxearekin, Canal Salud 24, S.L. bazkideari dagozkio eta baldintza propioak dituzte.

eskatu argibide gehiago

39 0

Gastuen itzulketa

logo gastuen itzulketa

GASTUEN ITZULKETA-ASEGURUA

rgh-pm IV

Gastuen itzulketa-aseguruaren xede-publikoa:
Gastuen itzulketa libreko aseguru bat, nazioarteko estaldura duena eta egoera ekonomikora egoki daitekeena, nahi duzuen edonor. Osasun-laguntza publikoaren osagarri onena da.

Gastuen itzulketa-aseguruaren estaldura:
– Ospitaleko gastuen itzulketa-aseguru honek, tratamendu mediko edo kirurgikorako ospitalizazioan zehar, Aseguratuari emandako laguntzatik eratorritako gastuak itzultzen ditu.
– Kirurgialari, laguntzaile, anestesista eta ebakuntza-gelako gastuak.
– Material- eta sendagai-gastuak.
– ZIUko egonaldiak eragindako gastuak.
– Ospitale berean egindako bisita medikoak.
– Ospitalizazioaren gastu osagarriak: gela, mantenua…
– Erizaintza-gastu orokorrak.

Gastuen itzulketa-aseguru honen ezaugarri orokorrak:
− Medikua eta ospitalea askatasunez aukeratzea, koadro medikorik gabe.
− Ospitaleko gastu medikoen kostu osoaren gaineko %10eko frankizia.
− Gainerako kostu osoaren %90 Aseguratzailearen kontura izango da, aseguratutako gehieneko zenbatekoaren mugaraino.
− 6 hileko gabealdia gaixotasunagatiko ospitaleko gastuen itzulketarako; 10 hileko gabealdia haurdunaldi edo erditzetik eratorritako gastuen itzulketarako; eta gabealdirik ez istripu baten ondoriozko ospitaleko gastuen itzulketan.
− 5.000 eta 6.000 € bitarteko kapital aseguratuak, 5.000 €-ren anizkoitzetan eta azpimugarik gabe. Urteko gutxieneko errebalorizazioa: %5.
− Urteko estaldura aseguratutako kapitalaren mugaraino, prozesuaren edo urtean zehar metatutako ospitale-prozesuen arabera.
− Ez da aurretiko mediku-azterketarik egin behar, osasun-galdeketa bakarrik bete behar da.
− Polizan aseguratuak sartzeagatiko beherapenak (2-4 aseguratu %5, 4 aseguratu baino gehiago %10).
− Nazioarteko estaldura.
− Aseguratzaileari abisatu ondoren eta hark gomendatutako zentroetan, Aseguratzailek gastu guztiak ordaintzeko eta, geroago, Aseguratuak Aseguratzaileari frankiziaren zenbatekoa itzultzeko aukerarekin.

Kontratatzeko baldintza bereziak:
– Ospitalez kanpoko proba diagnostiko osagarriak (6 hileko gabealdia).
– Jaioberrientzako estaldura. Ezinbesteko baldintza gisa, amak, gutxienez, jaiotza baino 12 hilabete lehenago alta hartu beharko du polizan.
– Kirol-estaldura. Maila profesionalean edo bestela, berariaz adosten bada (%50eko gainprima).

eskatu argibide gehiago

39 0