Guardia medikoko txanda galtzeagatiko laneko baja-asegurua

logo guardia medikoak

Guardia medikoko txanda galtzeagatiko laneko baja-asegurua

guardia medikoak pm

Guardia medikoen aseguruaren xede-publikoa:
Mendeko lana duten, euren jarduera ospitale publiko edo pribatuetan egiten duten eta ohiz kanpoko lanaldietatik (guardia medikoko txandak) datozen diru-sarrera osagarriak dituzten medikuak.

Guardia medikoen aseguruaren estaldura:
Guardia medikoko txanda galtzeagatiko laneko baja-aseguru honek gaixotasun edo istripu bati lepora dakiokeen eta medikuari delako guardia medikoko txanda egitea galarazten dion aldi baterako lanerako ezintasun osoa dela bide, guardia medikoko txanda galtzeagatiko prestazio ekonomikoa kobratzea bermatzen du.

Guardia medikoen aseguruaren ezaugarri orokorrak:
− 3 eguneko frankizia guardia-txanda baten galerari eragiten dion prozesuaren kalteak ordaingarriak izan daitezen. Estaldura laneko bajaren lehen egunetik eskainiko da.
− Gabealdirik gabe.
− Ez da aurretiko mediku-azterketarik egin behar, osasun-galdeketa bakarrik bete behar da.
− Egin ez den guardia-txandaren kalte-ordaina (ospitaleak igorritako guardia-hutsegitearen ziurtagiria aurkeztu ondoren).
− Prozesuagatiko estaldura 365 egun, gehienez ere.
− 240 €-rainoko dirulaguntzak guardia-txanda galtzeagatik (bermearen edo egin ez den guardia motaren arabera).
− Hilean guardia medikoko 8 txanda bermatzen dira.
− Nazioarteko estaldura.
− Beste Aseguratzaileekin kontratatu diren adar bereko beste aseguruekin bateragarria da, bai eta Gizarte Segurantzako erregimen ezberdinek ematen dituzten estaldurekin ere (erregimen orokorra, langile autonomoen erregimen berezia…).

eskatu argibide gehiago

28 0