Élite profesionala

logo elite profesionala eu

GAIXOTASUN EDO ISTRIPUTIK ERATORRITAKO ALDI BATERAKO EZINTASUNAGATIKO LANEKO BAJA-ASEGURUA

elite profesional eu

Laneko baja-aseguru honen publiko-xedea:
Norberaren kontura lan-jarduera edo jarduera profesional bat egiten duen edozein pertsona –lanbide liberalak, freelance-ak eta autonomoak–, gaixotasun edo istripu batek eragindako laneko baja kasuan, mutuen edo Estatuaren osatu nahi dituena.

Laneko baja-aseguruaren estaldura:
Laneko baja-aseguru honek aseguratuari eguneko prestazio ekonomikoa bermatzen dio, laneko baja eragin duen gaixotasun edota istripu baten ondorioz, haren ohiko jarduera, ikuspegi profesionaletik, egitea eragozten dion aldi baterako lanerako ezintasun osoko kasuetan.

Laneko baja-aseguruaren ezaugarri orokorrak:
– Laneko baja-asegurua, borondatezko frankiziak kontratatzeko aukerarekin: frankiziarik gabe, 3, 4, 7, 10, 15, 20 eta 30 egun.
– Eguneko 400 eurorainoko prestazioak (laneko baja-aseguru malguena).
– Aseguru hau kontratatzeko ez da aurretiko mediku-azterketarik egin behar, osasun-galdeketa bakarrik bete behar da.
– Laneko baja-asegurua nazioarteko estaldurarekin.
– Egutegiko egunen araberako kalte-ordaina eta prozesuko 365 eguneko estaldura.
– Edozein gaixotasun edo istripuren estaldura, gabealdirik gabe.
– Estaldura bizkar, ikusmen, entzumen eta hortzetako patologietan, baldin eta ez badira aurrekoak.
– Estaldura espezifikoa haurdunaldian zehar, erditzean eta erditu ondoren, 12 hileko gabealdiarekin.
– Estaldura buruko nahaste eta nahaste psikiatrikoen kasuan, ospitalizazioa barne.
– Kirol-arriskuen estaldura.
– Amaierako kalte-ordainaren kontura aurrerakinak eskatzeko aukera.
– Laneko baja-aseguru osoena.

kalkulatu kontratatu    eskatu argibide gehiago

83 0

Gaixotasun larriak

logo gaixotasun larriak

GAIXOTASUN LARRI ZEHATZETATIK ERATORRITAKO ALDI BATERAKO EZINTASUNAGATIKO LANEKO BAJA-ASEGURUA

enfermedades graves eu

Laneko baja-aseguru honen publiko-xedea:
Profesional autonomo eta norberaren konturako lanbide liberalak nagusiki, baina baita publiko orokorra ere, baldin eta Gizarte Segurantzako erregimenen baten mendeko jarduera profesionalen bat egiten badute.
Errenta handiak dituzten goi-zuzendaritzako exekutiboak, gaixotasun larri batek, horren iraupenak eta dagokion laneko bajak eragin ditzaketen nahaste profesional eta partikularra direla eta.

Laneko baja-aseguruaren estaldura:
Laneko baja-aseguru honek, hamar gaixotasun larri hauetakoren baten ondoriozko aldi baterako lanerako ezintasun osoagatiko eguneko prestazio ekonomikoa jasotzea bermatzen du:
– miokardioko infartua,
– minbizia edo neoplasia gaiztoa,
– giltzurruneko gutxiegitasun kroniko itzulezina,
– bizi-organoen (zelula edo ehunak izan ezik) transplantea,
– esklerosi anizkoitza,
– arteria koronarioen kirurgia,
– istripu baskular zerebralak,,
– Parkinson gaixotasuna,
– hirugarren mailako erredura larriak (gutxienez, gorputz-azaleraren %18ari eragiten diotenak),
– bihotz-balbulen ordezkapena;
baldin eta horietako edozein proba diagnostiko aproposen bidez, lehen aldiz, behin betiko diagnostikatzen bada, eta laneko baja eragiten badu.

Laneko baja-aseguruaren ezaugarri orokorrak:
– Laneko baja-aseguru ez du frankizia aplikagarririk gaixotasun larriak modu bakarrean estaltzeko.
– Aseguru hau istripuen baldintza bereziarekin osatzen da. Istripuen bermearen gaineko borondatezko frankizia aplikatzeko aukera ematen du: frankiziarik gabe, 7, 15 eta 30 egun.
– 2 hileko gabealdia jasotzen du gaixotasun larriaren bermerako, ez istripuen baldintza berezirako.
– Laneko baja-aseguru hau kontratatzeko ez da aurretiko mediku-azterketarik egin behar, osasun-galdeketa bakarrik bete behar da.
– Aseguruaren kalte-ordaina egutegiko egunen araberakoa da eta prozesuko estaldura 365 egunekoa da.
– Laneko baja-aseguru honetarako eguneko 400 eurorainoko prestazioa kontrata daiteke (gehieneko muga I. arrisku-taldearentzat: lanbide liberalak).
– Amaierako kalte-ordainaren kontura aurrerakinak eskatzeko aukera.
– Laneko baja-asegurua nazioarteko estaldurarekin.

kalkulatu kontratatu    eskatu argibide gehiago

80 0

Ospitalizazio osoa

logo ospitalizazio osoa

OSPITALIZAZIOAGATIKO EGUNEKO KALTE-ORDAINAREN ASEGURUA

hospitalizacion eu

Ospitalizazio-aseguruaren xede-publikoa:
Ospitalizazioak berekin ekartzen dituen gastuak eta nahastea ordaintzeko diru-sarrerak izateko aukera ematen duen ospitalizazio egunagatiko kalte-ordainaren estaldura nahi duen edozein pertsona. Adin aseguragarria duten pertsona guztiak asegura daitezke, bai gizonak bai emakumeak, euren lanbidea alde batera utzita.

Ospitalizazio-aseguruaren estaldura:
Aseguratuak 24 ordu baino gehiago igarotzen baditu osasun-zentro, klinika edo ospitale batean, osasun-arazo bati lepora dakiokeen edozein kausa dela eta, ospitalizazio eguneko prestazio ekonomiko bat bermatzea.

Ospitalizazio-aseguruaren ezaugarri orokorrak:
– Ospitalizazio-asegurua kontratatzeko ez da aurretiko mediku-azterketarik egin behar, osasun-galdeketa bakarrik bete behar da.
– Egutegiko egunen araberako kalte-ordaina.
– Ospitalizazio-aseguru honen estaldura 365 egun, gehienez ere.
– Ospitalizazio-aseguru honetarako dirulaguntzak, eguneko 300 euroraino (gehieneko muga).
– 3 hileko gabealdia duen asegurua, gaixotasun baten ondoriozko ospitalizazioen kasuan, eta berehalako efektua istripu baten ondoriozkoetan.
– Ospitalizazioagatiko eguneko kalte-ordainaren asegurua, nazioarteko estaldurarekin.
– Aukeran, ZIUan egoteagatiko kapitala eta ebakuntza kirurgikoengatiko prestazio bat (kapital eta baremo moduluetan, ebakuntzaren arabera) kontrata daitezke.

kalkulatu kontratatu    eskatu argibide gehiago

90 0